Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eskalerillaseko bizilagunen aldeko manifestazioa egingo dute ekainaren 1ean

Kale gorrian geratzeko arriskuan diren bizilagunentzat alternatiba bat exijitzeko mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala aldarrikatuko dute.

Joan den larunbateko Elkartasun Eguneko mobilizazioan ateratako irudia da.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/24

Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak manifestazioa antolatu du datorren ekainaren 1erako (larunbata da). Honetan, beste behin ere, Pasaiako portuak Eskalerillaseko 12 bizilagun kale gorrian utzi nahi dituela salatuko dute. Gaur gaurkoz ez portuak ez udaletxeak ez diela “inolako aterabiderik eskaini” salatzera aterako dira kalera. Trintxerpeko Gudarien plazatik abiatuko da mobilizazioa (12:00etan), eta honetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak sindikatuko kideek eta bizilagunek.

Manifestazioa iragartzeko bidali duten oharrean, lehenik eta behin, “duela 60 bat urtetik familien bizileku den blokea bota” nahi dutela gogorarazi dute sindikatuko kideek, bertan Euskal Trenbide Sareak eta Pasaiako Portuak merkantzien trenbide bat eraiki dezaten. Ondorioz, bertan bizi diren 12 familiek kaleratzeko agindua jaso dute, bizilagunei “inolako bizitoki aterabiderik” eskaini gabe.

“Milioika euroko aurrekontua duen obra honek orain arte dirua pilatu dutenek dirua pilatzen jarrai dezaten balioko du, eta horretarako 12 familia bizileku gabe geratuko direlarik. Gainera, eskualdeko etxebizitzaren egoera zein prezioa kontuan izanda, Pasaiako portuaren “alternatiba” hutsaren hurrengoa dira: titularren kasuan, etxebizitza bat bermatzeko nahikoa ez den diru kopuru bat, eta titular ez direnen kasuan, beste administrazio publikoekin mediazioa besterik ez. Hau da, ezer ere ez. Portuko agintaritzak sekretupean eraman du desalojo asmoa, eta orain dela aste batzuk jakinarazi du 4 hilabete dituztela etxea uzteko”, adierazi dute, amorruz.

Egoera horren aurrean , eta “instituzioen fartsaren” zein “etxebizitza merkantzia gisa ulertzen duten enpresari eta politikarien aurrean”, kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala aldarrikatu dute, baita etxegabetze guztien “suspentsioa” ere.

 

Erlazionatutako edukiaEtxegabetzea gelditu arte, tinko borrokanZutik jarrai dezan, zutik borrokan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.