
10:00etan irten dira IV. Landarbaso Trailen parte hartu duten 250 korrikalariak. Kirola, jateko eta edatekoa, eguzkia eta bertsoa! Ez da ezer falta izan.

Urtero giro ezin hobea sortzen da Liztorretan lasterketaren aitzakian; ibilbidean zehar zale asko izan dira lasterkariak animatzen. Euriaren faltan, beroari eta hezetasunari aurre egin behar izan diote lasterkariek.