Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iñigo Gurrutxaga eta Ainhoa Arruti izan dira Landarbaso Traileko garaileak

Urtero giro ezin hobea sortzen da Liztorretan lasterketaren aitzakian; ibilbidean zehar zale asko izan dira lasterkariak animatzen. Euriaren faltan, beroari eta hezetasunari aurre egin behar izan diote lasterkariek.

Ane Mendizabal Sarriegi
Errenteria-Orereta
2024/05/05

Goizeko 10:00etan puntu-puntuan irten dira IV. Landarbaso Trailen parte hartu duten 250 korrikalariak. Listorretako piknik-gunea izan da urtero lez lasterketaren abiapuntua eta 18km eta 900m-ko desnibela gainditu ondoren, gune berean helmugaratu dira. Urdaburu Mendizale Taldeak antolatzen du.

Aste honetan izandako euriteen ondorioz lokaztutako bideetan barrena egin behar izan dute aurrera. Gaurko egunean ordea, eguzkia izan dute lagun. Alde horretatik “oso pozik” agertu da Unai Esnal antolatzailea, eguraldiak beren plangintza asko baldintzatzen baitu. Baina eguraldi honekin “dena ondo” ateratzen dela ziurtatu du. Gakoa, honakoa: “Ondo ateratzen diren gauzak errepikatzea eta mantentzea”.

Euriak errespetatu dituen arren, lasterkariek ez dute proba mendean hartzeko eguraldi aproposena izan. Izan ere, eguraldi ona bai, baina  “hezetasunarekin beroa” egiten duela adierazi du Esnalek. Horri aurre egiteko hainbat hornidura puntu izan dituzte bidean zehar indarberritzeko beharrezko lehengaiekin. 18km-ko luzera du Landarbaso Trailek, mendiko lasterketa bat izateko ez da oso luzea, baina ibilbidea “gogorra” dela aitortu du antolatzaileak.

Urtero-urtero giro ezin hobea sortzen da Listorretan lasterketaren aitzakian. Ibilbidean zehar zale asko eta asko gerturatzen dira lasterkariak animatzera. Esnalen ustez horrek egiten du, besteak beste, lasterketa hau berezi: “Jende asko etortzen da lasterketa ikustera eta horrek giroa ematen dio lasterketari”.

Aurtengo edizioa nahiko herrikoia izan da. Hasiera batean Euskal Selekzioko bi partaidek eman zuten izena, baina azkenean selekzioak deituta beste lasterketa batean parte hartu behar izan dute. Horrek aukerak zabaldu dituela kontatu du Esnalek. Azkenean, duela bi edizio irabazi zituen berberak irabazi du aurtengoa: Iñigo Gurrutxagak. Esnal: “Guretzako berezia da. Ez da lasterketa profesional bat, horregatik gu pozik gaude herrian geratzen bada eta aurrean doazenak herrikoak eta lagunak badira”.

Hona hemen lehen hiru sailkatuak, herriko lehen sailkatuak eta Urdaburu Mendizale Taldeko lehen sailkatuak:

Gizonak

  • 1. Iñigo Gurrutxaga Arruti, Donostia 1:30:16
  • 2. Mattin Odriozola Ibarguren, Oiartzun 1:32:16
  • 3. Oier Arraztio Mansilla, Errenteria-Orereta 1:33:44

Emakumeak

  • 1. Ainhoa Arruti Loyarte, Urnieta 1:53:14
  • 2. Nerea Amilibia Arruti, Zarautz 1:54:19
  • 3. Intza mitxelena Ugalde, Oiartzun 1:56:37

Herriko lehen sailkatua

  • 1. Oier Arraztio Mansilla, Errenteria-Orereta 1:33:44
  • 1. Amaiur Iglesias Insausti, Errenteria-Orereta 2:06:59

Urdaburu elkarteko lehena

  • 1. Oier Arraztio Mansilla, Errenteria-Orereta 1:33:44
  • 1. Udane Alfonso Ibarguren, Errenteria-Orereta 2:07:03

 




 

Erlazionatutako edukiaLandarbaso Trailen, gozatzeko giroa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.