Donibane Lohizuneko hilketa salatuko du mugimendu feministak
Astearte arratsalderako elkarretaratzea deitu du, Donibane Lohizuneko feminizidioa salatzeko. "Aske eta bizirik" bizi nahi dutela aldarrikatuko dute.
Pasa den ostiralean, emakume bat hilda aurkitu zuten Donibane Lohizuneko hotel batean. Baionako prokuradoreak atzo azaldu zuenez, “hilketa bortitza” izan zen, eta emakumearen bikotekidea atxilotu dute. Bere hitzetan, aurrez prestatutakoa izan daiteke.
Hildako emakumea pasa den apirilean Ziburuko hotel bateko balkoitik erori zen emakume bera da. 37 urteko gizona atxilotu zuten orduan, baina aske utzi zuen poliziak bi egunetara. Zaintzapean izan zuten, Berria egunkariak jaso duen moduan.
Zauri larriak izan zituen emakumeak, eta pasa den asteazkenera arte Baionako ospitalean izan zen, desagertu zen arte.
Hilketa matxista salatzeko asmoz, Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea antolatu du, biharko —asteartea, hilak 7—. Nazkatuta daudela adieraziko dute mobilizazioan. Emakumeak “aske eta bizirik” nahi dituztela aldarrikatuko dute.
Elkarretaratzea 18:30ean izango da.