Lanbarren industriaguneko sarreran asfaltze-lanak, astelehen gauean
Astelehen gauetik astearte goizera bitartean itxita egongo da GI-3632 errepidea. Alternatiben berri eman du aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-3632 errepidearen zati bat berriro asfaltatzeko lanak egingo dituzte astelehen gauetik astearte goizera arte. Lanbarren industriagunearen sarrera ingurua da lanak egingo duten eremua, eta errepidea erabat itxita egongo dela jakinarazi dute.
Iturrin eta Lanbarren biribilguneen arteko gunea, beraz, astelehen gauetik astearte goizera itxita egongo da. Zehazki, iragarri dutenez, 22:00etatik 06:00etara ezingo da bertatik pasa. GI-636 foru-errepidetik ezin izango da Lanbarren industrialdera sartu, ezta bertatik irten ere. Trafikoa Gurutzetik desbideratuko dela jakinarazi dute.
Aldundiak ibilbide alternatiboen berri eman du. Honakoak izango dira:
- Lanbarren industrialdetik datozenek, GI-3632 errepidera sartu beharko dute Gurutze auzora iritsi arte, eta GI-2134 errepidetik jarraitu, Oiartzunerako noranzkoan, Arraguako biribilguneraino (ALDI), GI-636 errepidera sartu ahal izateko.
- GI-636 errepidean barrena Lanbarren industrialdera doazenei, Lartzabalgo biribilgunean irtetea gomendatzen zaie, GI-2132 errepidetik jarraitzea Arraguako biribilguneraino (ALDI) eta GI-2134 errepidea hartzea Gurutze auzoraino, GI-3632 errepidetik sartu eta industrialdera iristeko.