Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, hurrengo fasera
Pala Txapelketa Irekia finaletik gertu dabil. Asteburuan, herriko bi bikotek bilatuko dute kanporaketa pasatzea. Gainera, emakumeen finalerdiak hasiko dira.
Emakumeen pala txapelketako finalerdiak hasiko dira asteburuan. Pasa den asteburuan 11 norgehiagoka jokatu zituzten Giriziako pilota sailak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian. Oraingoan ere, Oiartzungo bi bikoteren arteko hil ala bizikoa jokatu zuten: Markos-Bereziartua eta Mitxelena-Arzallus. Lehenengoak nagusitu ziren, 25-13. Beraz, txapelketan aurrera egingo dute.
Datorren asteburuan, berriz, Arizmendik eta Arbelaitzek osatzen duten bikoteak, batetik, eta Egialdek eta Suspek osatzen duten bikoteak, bestetik, final laurdenetarako txartela bilatuko dute. Arerio gogorrak izango dituzte parez pare.
Emakumeen txapelketa ere aurrera doa, pixkanaka. Asteburu honetan hasiko dira finalerdiak. Guztiarekin, finalak ekainaren lehenengo asteburuan jokatuko dituztela aurreikusi du Giriziak.
Lehen Maila
- Arrizabalaga — Lizarralde / Salaberria — Martikorena: 25-22.
Bigarren Maila
- Errasi — Galarraga / Aldalur — Zubillaga: 25-23.
- Mitxelena — Olaizola / Telletxea — Telletxea: 25-20.
Hirugarren Maila
- Arregi — Urreaga / Rekondo — Udakiola: 18-25.
- Markos — Bereziartua / Mitxelena — Arzallus: 25-13.
- Ostolaza — Cabaleiro / Erdozia — Ibarburu: 13-25.
- Landa — Olazabal / Egiburu — Garcia Albeniz: 25-14.
- Badiola — Viana / Etxeberria — Iribar: 21-25.
Emakumeen Txapelketa
- Juantorena — Santano / Agirre — Murua: 16-25.
- Karrea — Lopetegi / Luluaga — Ugartemendia: Ez aurkeztuak-25.
- Balerdi — Aranburu / Rekalde — Txintxurreta: 25-06.
