Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Iritsi da itsas ondarearen jaialdia, Pasaia Itsas Festibala

18:00etan, dozenaka ontzik Pasaiako badia bere egingo dute. Milaka bisitari espero dira lehorrean. Txile eta Batelerak, izen handi jaialdia bitartean.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/05/09

Iritsi da eguna. Gaur hasiko da III. Pasaia Itsas Festibala. Itsasoko kultur ondare tradizionalaren munduko topagune izango da badia. Itsaso usaina dute berez udalerriko kaleek, baina horri, itsasoak historian herriari eman diona oroitarazteko grina erantsi behar zaio. Antolakuntzaren buru Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Pasaiako Udala izan dira, hainbat laguntzaile eta babeslerekin. Milaka bisitari espero dira herrian gaurtik, igandera arte.

18:00ak da ordua. Orduan hasiko dira badiara sartzen festibalean izango direla baieztatu duten dozenaka eta dozenaka ontzi tradizional eta historiadunak. Txikiak, ertainak eta handiak. Sekulako ikuskizuna izan da aurreko bi edizioetan horiek denak herrira itsasotik sartzen ikustea, eta gaurkoan ere hala izango da. Ordu horretarako 19 bat gradu eta eguzkia iragarri dituzte eguraldi iragarpenek, ezin hobe. Horren aurretik (17:30ean, San Pedron) eta ondoren (19:30ean, Donibanen) Mogumbo Brass Band taldeak kaleak girotuko ditu.

Gaurko hasieraren ondoren, bihar, etzi eta igandean itsasokoak eta lehorrekoak izango dira jarduerak. Asko eta asko dira. Baina aurtengo festibalari izaera bi arlok emango diote: batetik, Txile eta hango itsas ondarea izango da ohorezko gonbidatua, eta bestetik, Bateleren figura aitortzeko parada izanen da, haien presentzia ekitaldi askotan izango baita.

Hasi baino lehen, jada arrakasta. Izan ere, jaialdian zehar bisita daitezkeen ontzietarako jada ez da sarrerarik gelditzen joan den astetik. Bi ontzik ere zeharkaldiak eskainiko dituzte; horien txartelak ere ‘sold out’. Aita Mari erreskate ontzia bisitatzekoak ere, denak salduta.

Joan den asteko astekarian, HITZAk festibalari buruzko orri bereziak egin zituen. Beheko estekan klik egin, eta hori osotasunean ikusteko aukera izanen da. Gainera, hedabide honek itsas jaialdiaren jarraipena egingo du, albiste, argazki bilduma eta bideo bidez.

Pasaia Itsas Festibalaren HITZAren gehigarria (PDF artxiboa da).

 

Erlazionatutako edukiaItsas Festibalean pasaitarren mugikortasuna lehenetsiko du udalakItsasoaren zaintzaren aldeko martxa bat egingo dute Pasaia Itsas Festibalean“Pasaiak apustu egin du itsas ondarearen ezagutzan”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.