Posta bidezko botoa emateko laguntza emango du PSE-EEk
Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan posta bidez bozkatzen laguntzeko zerbitzua abiatu du Pasaiako PSE-EEk. Telefono bidez ere kontsultak egin daitezke.
Datorren ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan botoa fisikoki eman ezin dutenei laguntza emango die Pasaiako PSE-EEk. Posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza zerbitzu bat abiatu berri du. Astearteetan eta ostegunetan emango diete arreta, 17:30etik 20:00etara, eta ostiralero 11:00etatik 13:30era, taldearen Pasaiako egoitzan (Euskadi Etorbidea, 59, Baxua, 59). Maiatzaren 30a izango da posta bidezko botoa bidaltzeko azken eguna.
Taldekoek gogorarazi dute ezinduta eta gaixorik dauden pertsonek etxetik eman dezaketela botoa, notario baten aurrean. Kontsultak ere egiteko aukera emango diete herritarrei, 601 99 60 61 telefono zenbakira deituta.