Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Trintxerpen ere komun autogarbigarri bat jartzeko eskatu du EAJk

Antxon eta Donibanen komun bana jartzeko proiektua aterako du lizitaziora aurki udalak. Jeltzaleek diote udal gobernua "motz" geratu dela, eta hirugarren bat jartzeko eskatu diote.

Trintxerpe eta Herrerako topoa lotzen dituen bidean jartzeko eskatu dute.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/09

Aurki bi komun autogarbigarri jartzeko lizitazioa aterako du Pasaiako Udalak, eta aurreikusitakoaren arabera, bata Antxoko Eskalantegi inguruan jarriko dute eta bestea Donibaneko pilotalekuaren azpialdean. EAJ taldea pozik agertu da albistearekin, aurreko legegintzaldian aurreikusi eta proposatu baitzuten proiektu hori haiek. Dena den, EH Bildu eta Podemosen udal gobernua “motz” geratu dela diote, haien ustez hirugarren komun bat falta baita proiektu horretan. Jeltzaleek diote Trintxerpe eta Herrerako topoaren geltokia lotzen dituen pasealekuan beste bat jarri beharko litzatekeela.

Taldekoek argudiatu dute udal gobernuak ez duela “beharrezkotzat jotzen” komun hori, “beste azalpenik gabe”. Loreto Osa taldeko bozeramaileak honakoa esan du: “uste dugu ez direla ohartzen egunero bertatik pasatzen den jende kopuruaz, parkean jolasten diren haur kopuruaz eta parkean atseden hartzen duten adineko pertsonez. Adingabeek zein adinekoek komun bat gertu izan behar dute, eta, beraz, akats larria iruditzen zaigu egungo gobernu taldea hura ez instalatzearekin itsutu izana”.

Osak gogorarazi du haien udal taldeak 2024ko aurrekontuari zuzenketa bat proposatu ziola hirugarren zerbitzu hori gehitzeko, baina zuzenketa horrek ez zuela aurrera egin. Osak “tristura eta harridura” adierazi du, “pertsona guztien zaintzaz arduratzen dela dioen gobernu batek bizilagunen beharrak kontuan hartzen ez dituelako; izan ere, ekimen txiki batekin, zerbitzu bat ezartzearekin, laguntza handia eman dakieke bi kolektibo hauei”.

Egungo udal gobernua zuzentzeko garaiz dagoela esan du azkenik Osak, eta beharrezkotzat jo du bi komunak jartzeko lizitazioa berriro egitea, eta baldintza agirietan hirugarren bat sartzea jaso liteke haien ustez. “Espero dugu EH Bilduk eta Podemosek osatutako gobernu taldeak hausnarketa egitea eta egunero gune horretara joaten diren pertsona guztientzat oso onuragarria izango den inbertsioa sartzea”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.