Mailari eutsi dio Pasaia KEk

3. mailan jokatuko du beste urte batez klubeko lehen taldeak, atzoko berdinketari esker 15 postuan bukatu baitu denboraldia. Albistean, gainerako taldeen emaitza guztiak ere kontsulta daitezke.

Atzoko partida irabazita, beste urte batez 3. mailan ariko da Pasaia KE.

Albiste onak heldu dira Gasteiztik (Araba). Pasaia KEko lehen taldeak Espainiako Estatuko 3. mailan jokatuko du beste urte batez. Maila eutsi ahal izateko partida garrantzitsua jokatu zuten atzo zuri-gorriek, erabakigarria, urteko garrantzitsuena.

Berdinketa eskuratu zuten (2-2), borrokatutakoa, denboraldiko talde onenaren kontra neurtu baitziren: Vitoria, sailkapeneko lehenengoa. Berdinketa horri esker, Pasaiako taldea matematikoki 15. postuan geratu da (34 punturekin), hau da, beheko postuetatik kanpo, eta beraz, 3. mailan ariko dira datorren denboraldian ere.

Jarraian Pasaiako gainerako futbol eta areto futbol taldeen asteburuko emaitza guztiak:

FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila

Vitoria-Pasaia 2-2

Gipuzkoako Gizonen Gorengo Maila

Getaria-Sanpedrotarra 2-3

Gipuzkoako Gizonen Lehen Erregionala Igoera Fasea

Gure Txokoa-Sanpedrotarra, atsedena.
Indarbizi-Elgoibar 2-4

Gipuzkoako Gizonen Lehen Erregionala Kopa

Pasaia B-Ostadar 1-2
Amara Berri-Trintxerpe B 3-1

Gipuzkoako Jubenilen Ohorezko Maila

Lengokoak-Sanpedrotarra 1-0

Gipuzkoako Gorengo Jubenilak

Arrupe Chaminade-Trintxerpe 0-1

Gipuzkoako Jubenilen Lehen Maila Kopa

Trintxerpe B, atsedena.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila

Donipari-Tolosala 2-8
Antiguoko-Afantxo Pesc Ferreres 2-0

Gipuzkoako Gizonen Lehen Maila

Afantxo, atsedena.

Gipuzkoako Gizonen Hirugarren Maila

Galaktik Kirol Kluba-Afantxo Pesc Ferreres 5-4
Sanpedrotarra. Atsedena.

Gipuzkoako Jubenil Gizonak

Antxo Pesc Ferreres-Eskoriatza 9-0

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.