Lezoko Testu Laburren II. Lehiaketak kartela behar du
Kartelak aurkezteko epea ekainaren 4ra artekoa da. Sari bakarra izango da, 650 eurokoa.
Bigarren ekitaldia izango du aurtengoa Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketak. Jada hasi dira martxan antolatzaileak sormenaren aro horri forma ematen; Hika Teatroa konpainia eta Lezoko Udala dira egitasmoaren gida. Hala, aurtengo edizioa iragartzeko eta aldi berean lehiaketaren irudi izateko kartelaren bola hasi dira. Kartel lehiaketa martxan dute: ekainaren 4ra arte aurkez daitezke lanak. Iaz, urriaren 8an egin zuten lehiaketaren finala izan zen kultur egun handia Lezon.
Hiru sorkuntza aurkeztu behar dituzte partaideek; bat, lehiaketaren beraren kartela izango da, eta beste biek banatuko diren sariekin izan behar dute harremana. Lan edo kartel bakoitzak izenburu propioa izan behar du, eta epaimahaiak erabakia hartzen duenean ezagutaraziko du irabazlearen izena; originaltasuna, erabilitako teknika (ilustrazioa, marrazkia edota collage-a) eta gaiarekiko duen egokitasuna neurtuko dituzte mahaiko kideek (Lezoko Kultur teknikaria eta diseinu grafikoan zein Arte Ederretan bi adituk osatuko dute). DIN A3ko neurrikoak izan behar dira, eta digitalean 8 MB izan behar dituzte gehienez. Lanak honako posta elektronikora bidali behar dira (klik egin hemen helbidea ateratzeko).
Oinarri zehatzak ikusteko, klik egin hemen.
Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake, eta horiek ez dute irudi matxistarik izan behar, ez eta askatasunaren edo giza eskubideen kontrako espresiorik. Sari bakarra izango da, 650 eurokoa.