Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiartzungo museoak doan bisitatu ahal izango dira larunbatean

Arditurrin, Luberrin, Soinuenean eta Arizmendienean doan sartu ahal izango da. Udalak herriko ondarea ezagutzera animatu ditu herritarrak.

2024-05-15 Museoen nazioarteko eguna Gaur aurkeztu dute Gipuzkoako museoen eguna. Tartean zeuden Oiartzungo Udaleko ordezkariak eta Aia Harrikoak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/15

Datorren larunbatean —hilak 18— Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Gipuzkoan. Tartean da Oiartzun. Gaur aurkeztu dute ospakizuna, Donostian. Udaleko eta Aiako Harria Natura Parkeko ordezkariak izan dira bertan.

Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde izango da aurtengo ekitaldiaren leloa. Oiartzungo Udalak herritarrak animatu ditu, herrian dauden museoak bisita ditzaten. Gauzak errazago izango dituzte oiartzuarrek zein bisitariek: museoetara sartzeko sarrera doan izango da.

Herriko museoen eskaintzari errepasoa emanda gonbidatu dituzte herritarrak bertara joan daitezen.

  • Arditurriko meatze-gunea: Sar zaitez meatze-barruti zoragarri honen historiaren sakonean. Ezagutu ia 2.000 urtez martxan egon diren galeriak eta Interpretazio Zentro bihurtutako laborategi zaharra. Museoen nazioarteko eguna dela eta, larunbat honetan bisita guztiak doan izango dira. Webgunean hartu behar dira sarrerak.
  • Luberri, geologia museoa: Ezagutu ezazu Oiartzungo bailarako eta Euskal Herri osoko historia geologikoa, eta aurkitu inguru horretan bildutako fosilen erregistro zabala. Maiatzaren 18an museoa bisitatu ahal izango duzu doako sarrera batekin, bisita gidatua barne.
  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: Bisita ezazu Euskal Herriko eta mundu osoko 400 instrumentu baino gehiagorekin osatutako erakusketa. Museoen nazioarteko egun hau bost kontinenteetako erritmoen doinuak dantzatzen ospatu ezazu. Museora sarrera eta bisitaldian audio gida zerbitzua doakoa izango da egun honetan.
  • Arizmendienea Etxe-Museoa: XVIII. mendeko eraikin hau XX. mende hasierako euskal burgesiaren opor-etxebizitzaren adibide garbia da. Gelaz gela, garai hartako portaera sozialak ulertu eta eguneroko bizitzaren ezaugarriak eta historiako hainbat pasarte ezagutu itzazu. Maiatzaren 18an ere, larunbatero bezala, doako bisita gidatua eskainiko da. Telefonoz deituta egin behar da erreserba: 943 494 521.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.