Silo plastikoak jasoko dituzte datorren astean
Belar-bolak egiteko material erabilia jasoko du udalak, datorren ostegunean. Bost puntu prestatuko dituzte hondakinak jasotzeko.
Oiartzungo Udalak urtero jasotzen ditu silo plastikoak. Belar-bolak biltzeko erabiltzen dituzte landa eremuko biztanleek, eta horiek deseginda, hondakinak sortzen dira.
Datorren astean izango da aurtengo bilketa. Ostegunean, hilak 23, jasoko dute, baina aurreko bi egunetan atera beharko da silo plastikoa, hondakinik gabe eta sokaz lotuta. Gainontzeko sokak ondoan zaku batean uzteko eskatu dute. Oiartzungo Udalak bost toki antolatu ditu horretarako:
- Ergoien: Arbelaitz bidearen sarreran.
- Gurutze: Bizardia elkartearen atarian.
- Karrika: Gaintzabal bideko sarrean.
- Ugaldetxo: Zerradi poligonoko aportazio-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan.
Nekazaritzan erabiltzen den silo plastikoa hondakin berezia da, eta egoki kudeatzeko antolatu du bilketa berezia. 2.600 kilo jaso zituen iaz.
Zalantzak argitu nahi dituztenek 943 490 377 edo 900 491 111 telefono zenbakietara dei dezakete.