'eMcumeak' antzezlana eskainiko dute Antxon
Hilaren 24an izango da emanaldia, Antxoko kultur etxean. Sarrera doakoa izango da.
Pasai Antxoko gazteen egitasmoz, eMcumeak antzezlana eskainiko dute Maria Rivero eta Itxaso Payak datorren hilaren 24an (ostirala da). 19:00etan izango da emanaldia, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Antxoko kultur etxeak jasoko du antzezlana.
Sinopsia: “eMcumeak euskal emakume sortzaileen kontratazio-bitartekaritza egiten duen enpresa da. Bulegoan bi emakumek egiten dute lan, eta egunero jasotzen dituzte (kuota betetzeko) emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak, herritarrenak, elkarteenak edota udalenak. Konpetentzia, ordea, Telepitxa, haien lana oztopatzen saiatuko da etengabe”.