Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Astelehen Goizak: ‘nondik’ abiatuta, nora doazen dakite

Herriko taldeak ‘Nondik’ izeneko estreinako diskoa argitaratu berri du, dozena bat abestirekin. Rock alternatibo eta pop doinuetan kokatzen da; fruitua ematen jarraitu nahi dute.

astelehen goizak nondik Astelehen Goizak taldeak etxean aurkeztu zuen ‘Nondik’ diskoa, pasa den ostiralean. Ordukoa da argazkia [Arg.: Aitor Erkizia].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/17

Oiartzunen musika loraldia izaten ari da. Talde horietako bat Astelehen Goizak da, eta berriki Nondik diskoa plazaratu dute. Izena beldurgarria izanagatik, oso sinple eta erraza da haren jatorria: astelehen goizetan elkartzen hasi ziren entseatzeko, eta Whatsappeko taldeari ere izen hori jarri zioten. Hala azaldu du Malen Elizasu abeslari eta gitarristak… astearte eguerdi batean.

Oihan Gastesi, Julen Etxebeste, Xabi Belaunzaran eta Elizasu bera dira taldekide titularrak. Kontzertuaren arabera, Ekain Elizasu, Ekaitz Guridi eta Iker Gamaray ere sartu izan dira. Zazpi dira, beraz, astegunak bezain beste. Duela hiru urte, 2021eko martxoan, Xabiren mezu bat iritsi zitzaion Elizasuri, gonbita batekin: hiru taldekide titularrak entseatzen ari ziren, kanta batzuk grabatzeko asmoz, eta ahots bat behar zuten.

Hilabete horren bukaeran hasi ziren elkartzen, «inongo helburu zehatzik gabe», Elizasuk azaldu duenez. «Helburu bakarra, agian, kanta horiek grabatzea zen, baina ikusi genuen proiektua hasi zela beste forma bat hartzen. Ikusi genuen kanta horiek grabatu baino, nahi genuela entseatzeko geratu, kanta berriak sortu, eta beste dinamika bat hartu genuen».

Orain ez dira astelehen goizetan elkartzen (hori zen agendan libre zuten tarte bakarra), baina ziurtatu du astea horrela hastea «polita» zela, ohetik jaikitzeko gogoa ematen ziela.

Hiru urte hauetan guztia «lasaitasun handiz» hartu dute; lehen kontzertua gertukoei eman zieten, Hondarribian, elkartzen hasi eta urtebetera. Pixkanaka emanaldiak lotzen hasi ziren, eta hurbilenen zirkuluetatik harago ezagutarazten. Ondoren Elizasu kanpoan izan zen, eta taldea konposizio lanetan hasi zen buru-belarri, haren bueltarekin kontzertuetara itzultzeko.

Otsailean sartu ziren estudioan. Lezotin grabatu zituzten kanta gehienak, eta Berako MIK estudioan bukatu zuten. Hango Maikelekin grabatu zuten disko osoa, eta Gorka Lezoti izan zen laguntzailea. Miguel Demborak egin ditu nahasketa lanak.

Etiketarik gabe
Nondik pop eta rock eremuetan mugitzen da; gitarra marruskatzen duten abestiak eta kanta lasaiagoak uztartzen dituzte. Taldeak ez du bere burua etiketatu nahi. «Gure artean hitz egiten hasiko bagina ere, ez ginateke ados jarriko», zehaztu du Elizasuk. «Aniztasun handia dago diskoan. Kanta batzuk gehiago joaten dira popetik, besteak rocketik, baladago direnak daude… Horrek abanikoa irekita uzten du, eta entzuleek balizko bigarren disko batean ez dute zerbait finkoa itxarongo».

Autotunearen garaian, ez da ohikoena gitarra-baxua-bateria konbodun talde bat sortzea. «Modu naturalean» sortu da hori. «Ez dugu albo batera uzten autotunea erabiltzea, baina orain arte egindakoa barrutik atera egin zaigu. Gaur egun zer den gehien entzuten den horretan ez dugu pentsatu, gehiago izan da guk zer nahi izan dugun». Saxoa ere entzuten da Egunsentian piezan, Aitor Zorzano oreretarrarena. «Diskoan parte hartzea proposatu genionean, segituan eman zigun baiezkoa. Pasada bat izan da bera bertan izatea, artista bat da goiti-betti».

Letrei dagokienez, batzuk esplizituagoak dira, eta beste batzuetan metafora gehiago daude. «Modu batean idatzi dugu, eta agian kanpotik entzule batek emango dion interpretazioa bestelakoa da. Hori ere polita da». Testuei sinadura jarri diotenak taldekide ezberdinak dira, eta, horregatik, adierazteko modua ere ezberdina dela gaineratu du Elizasuk.

Eraginik nabarmenena bertatik bertara dagoen talde batena da: Liher. «Elkartu ginen lehen egunean, galdetu zidaten ea zein asmo neukan. Justu talde hori deskubritu eta haiekin maiteminduta nintzen. Esan nien gustuko nuela talde horrek egiten zuena, musikalki. Pertsonalki, Lide Hernando oholtza gainean erreferente bat da; bera gitarrarekin ikustea, horrelako presentziarekin, hain aske eta hain ahaldunduta…».

Pasa den ostiralean aurkeztu zuten diskoa, Landetxen, Mugan taldearekin batera. Etxekoen aurrean jotzeak urduritasun «plus bat» gehitu ziela onartu du Elizasuk, baina «oso gustura» aritu zirela esan du, eta asebete zirela.

Udarako kontzertu batzuk lotuta badituzte, baina, hasieran bezala, horretan ere pixkanaka joan nahi dute. Elkartzen, entseatzen eta abesti berriak sortzen jarraituko dute. «Guretzako hau aspaldi hasi zen, baina jende batentzako orain hasi gara, diskoarekin. Beste hasiera honekin jarraitu nahi dugu».

Nondik entzun nahi duenak —June San Sebastianena da diseinua—, sare sozialetatik eska dezake. Edo, hobe, haien kontzertuetara joan eta bertan eskuratuta.

[Pasa den ostiraleko kontzertuko irudiak. Argazkiak Aitor Erkizia eta Juan Garciarenak dira]

astelehen goizak nondik
astelehen goizak nondik
astelehen goizak nondik
astelehen goizak nondik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.