Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Elorsoron hasiko da txapelerako bidea; eztanda egin behar du harmailak

Areto futboleko bi taldeek finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Bi partidak etxean jokatuko dituzte OKEko taldeek, gaur arratsaldean.

areto futbola Elorsororen bultzadarekin aurrera atera nahi dituzte kanporaketak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/17

Oiartzun Kirol Elkarteko areto futboleko bi taldeek denboraldi erregular bikaina egin dute. Biak ala biak izan dira beraien txapelketetan puntu gehien lortu dituzten taldeak (Miren Tabernak Ttakunekin partekatuta).

Ligako lanak bikain eginda, orain hil ala biziko fasearen txanda da. Bi taldeek kanporaketak jokatuko dituzte norberaren mailako finalera iristeko. Oiartzun KE lehenengo postuan geratu zenez, eta Miren Taberna bigarrenean, finalerdia etxean jokatzeko aukera lortu zuten.

Bi partidak gaur arratsaldean jokatuko dituzte. Kantxa faktorea probestu nahi du Oiartzun Kirol Elkarteak, eta Elorsoro eltze bero bilakatu.

Lehen partida Miren Tabernak jokatuko du, 18:45ean hasita. Makax Gorka Margoak izango dute arerio, hirugarren sailkatu zirenak. Ligako balantzea ikusita, donostiarrak dira faborito, Miren Tabernak haien kantxan galdu eta etxean berdindu baitzuen. Hala ere, gaurkoa ez da iraganera begiratzeko eguna, etorkizunera baizik.

Bigarren partida 20:20an jarri dute. Oiartzun Kirol Elkarteak Idiazabal BaiReformas izango du kontrario. Aurreko asteburuan jokatu zuten elkarren kontra, Goierriko herrian, eta launa berdindu zuten. Oiartzunen jokatu zutenean, urtarril jada urrun hartan, etxekoak nagusitu ziren 8-3ko emaitzagatik.

Oiartzungo bi taldeek beraien partidak irabazten dituzte, finalera iritsiko dira. Lehen taldeak Pasaiako Afantxo edo Ibarrako Lauburu izango du arerio finalean. Miren Tabernak Azkoitiko Ttakun eta Bilkoin Legorretaren arteko finalaurrekotik ateratzen denaren kontra jokatu beharko du txapela.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Aretxabaleta — Oiartzun: etzi, 16:30ean, Ibarra futbol zelaian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun — Aranbizkarra: etzi, 17:00etan, Karla Lekuonako zelai txikian.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Oiartzun B — Landetxa: bihar, 18:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Urola — Oiartzun C: bihar, 12:00etan, Zumarragako Argixao futbol zelaian.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Añorga: bihar, 16:00etan, Karla Lekuonako zelai txikian.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Touring B: bihar, 15:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

Mutilen Gazte Maila. Gipuzkoako Kopa: M1.

  • Oiartzun C — Usurbil B: etzi, 11:00etan, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzunek jokatzen duen ligan atseden hartuko dute.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Altza La Terraza  — Miren Taberna OKE: etzi, 10:40an, Altzako kiroldegian.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.