Munduko Dantzak ekitaldirako partaide bila ari dira

Ekainaren 29eko goizean Altzibarreko festetan emanaldia egingo dute, Abarkak antolatuta, hainbat kultura toki berean batuz.

munduko dantzak oiartzun 2022 2022an egin zuten Munduko Dantzak ekitaldiko irudia.

Hilabete pasatxo falta da Altzibarko festak irits daitezen. Abaraka gobernuz kanpoko erakundeak ekitaldia antolatu nahi du bertan: Munduko Dantzak.

Ekainaren 29an izango da, festetako egun handian, San Pedro Egunean. 11:00etan hasiko da ekitaldi hori, eta kultura eta jatorrien aniztasuna irudikatu nahi dute Altzibarren.

Norberaren kultura dantzaren bidez irudikatua ikusi nahi duenak parte har dezake. Bi modutan jar daiteke harremanetan haiekin. Alde batetik, e-posta bidez idatzita. Bestetik, telefono bidez deituta edo Whatsapp bidez idatzita. Honakoa da zenbakia: 689 58 65 33.

Abarka gobernuz kanpoko erakundea duela bederatzi urte sortu zen, bi euskal herritarrek Kamerunera egindako bidaiaren ondoren. Harremanak estutu zituzten hangoekin, eta horrela sortu zen garapenerako erakundea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.