Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adinekoen behar, interes eta kezkak ulertzeko diagnostikoa egingo du udalak

Pasaiako 65 urtetik gorako pertsonen "beharrak eta dinamikak hobeto ulertzeko" asmoz, ikerketa bat egingo dute. Honi esker "politika eta programa eraginkorragoak" garatu ahal izango dituzte.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/22

Pasaiako 65 urtetik gorako pertsonen “beharrak eta dinamikak hobeto ulertzeko” asmoz, diagnostiko berri bat abiatuko du udalak. Aintzane Taberna Gizarte Ekintzako zinegotziaren arabera, ikerketa honi esker “politika eta programa eraginkorragoak” garatu ahal izango dituzte, “pertsona nagusien egungo premietan oinarrituta”. Datuetara jo du zinegotziak: Pasaiak 16.658 biztanle ditu, eta horietatik %21,70ek 65 urtetik gora ditu. Udalarentzat funtsezkoa da adinekoek gaur egun dituzten “errealitateak eta erronkak ulertzea”.

Bizipozen lankidetzarekin, bizi baldintzak, eskura dituzten zerbitzuak eta talde demografiko horren eskaerak ebaluatuko dituzte, azterlan sakon bat eginez. Diagnostikoak honako puntuak izango ditu ardatz: udalerrian bizi diren pertsona nagusien bizi baldintzak aztertzea eta diagnostikatzea; behar eta interes espezifikoak ezagutzea; gaur egun erabilgarri dauden zerbitzuak ebaluatzea; eta jubilatuen elkarteetako zuzendaritza batzordeetarako kide berriak identifikatzea eta biltzea, lidergo komunitarioa indartzeko asmoz.

Informazio guzti hori biltzeko bilkurak antolatu dituzte lau barrutietan. Azterlan honetan parte hartu nahi dutenei deialdia luzatu diete, bilera irekietan parte har dezaten. Momentuz, bi bilera antolatu dituzte: hilaren 27an (astelehena da) Antxoko Zaharren Tokian (Axular kalea,  4) eta ekainaren 6an (osteguna da) Trintxerpeko Jubilatuen Elkartean (Marinel kalea, 3). 17:00etan hasiko dituzte bilerak, eta bi ordu inguruko iraupena izango dute.

Ondorengo gaiak eztabaidatuko dituzte bertaratzen diren adinekoek: hobekuntza arloak; jubilatuen elkarteentzako eta gizarte eragileentzako erronkak; zerbitzu soziosanitarioak; pertsona nagusien pertzepzioak; kultura, hezkuntza, aisia eta kirol eskaintza; belaunaldien arteko harremanen sustapena; eta nahiz ez den bakardadearen prebentzioa.

“Diagnostiko hau funtsezko urratsa da Pasaiako pertsona nagusien benetako beharretara egokitutako programa inklusiboagoak diseinatzeko”, erantsi du Tabernak. Udalak prozesuan parte hartzera gonbidatu ditu herriko adinekoak, “bizi kalitatea hobetzen eta udalerriko gizarte sarea sendotzen laguntzeko”, esan du azkenik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.