Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urkabe mendia BTTentzako izango da asteburuan

Oiartzungo Sari Nagusia jokatuko dute larunbat arratsalde eta igande goizean, OTXEk antolatuta. Txapelak banatzeaz gain, giro ona ere hedatu nahi dute.

OTXE oiartzungo sari nagusia 2024 Atzo aurkeztu zuten Oiartzungo Sari Nagusia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/22

OTXEk antolatuta, asteburuan ospatuko da Oiartzungo BTT Sari Nagusia, eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak barnebilduko ditu. Hiru podium izango dira, beraz.

Atzo aurkeztu zuten sariketa, Landetxe plazan. Hainbat kategoriako txirrindulariak lehiatuko dira Urkabe mendian. Aurreko urteetan bezala, bi egunetan zatituko da sari nagusia. OTXEk prestatu duen zirkuituak 4,5 kilometroko luzera izango du.

Larunbat arratsaldean, 16:30ean hasita, kimu eta haur mailetako mendi txirrindulariak lehiatuko dira. Lasterketa bukatzen denean, askaria izango dute bertako zein kanpoko txirrindulariek, OTXEko gurasoek gonbidatuta. “Jai giroan ospatuko dute. Guretzako, lehiaketa baino gehiago, helburua da Gipuzkoako gainontzeko eskolei parte hartzea zabaltzea”, esan zuen Arkaitz Iza OTXEko kideak. Kantina ere jarriko dutela gaineratu dute, hurbiltzen diren guztientzako.

Igandeko saioa, berriz, goizez egingo dute. 10:00etan, neska, kadete eta Master 40 kategoriakoen txanda izango da. 12:00etatik aurrera lehiatuko dira Elite, 23 urtez azpiko, junior eta Master 30 mailetakoak.

OTXEk gogorarazi duenez, izena emateko aukera oraindik zabalik dago, federatuentzat. Horretarako, Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren webgunera joan beharko da. Orain arte 130etik gora dira izena eman duten txirrindulariak.

Gida teknikoa kontsulta daiteke, OTXEren webgunean. Oiartzungo Sari Nagusiaren xehetasun ugari jarri dituzte gisa tekniko horretan: bertara iristeko argibideak, ordutegiak, zirkuitua, anoa-puntuak, ibilgailuak uzteko tokiak…

Udaleko ordezkari gisa Ibon Mitxelena zinegotzia hurbildu zen prentsaurrekora. Adierazi zuenez, Oiartzungo Udalak atseginez ikusten du asteburukoa, kirola sustatuko duen ekintza delako. “Eguna giro onean pasatzea opa diegu. Euskal Herriko beste herrietako jendea etorriko delako pozik gaude. Lehiakortasuna egongo da, baina baita giro polita ere”, gaineratu zuen Mitxelenak.

Gazteen artean “masiboa ez den” kirol bat sustatzea modu positiboan ikusten du udalak, eta eurek beti daudela hori bultzatzeko prest.

Udalekuak

Asteburuko probez gain, txirrindularitza sustatzeko asmoz, udalekuak antolatu ditu OTXEk, Uda Bike Eskola izenarekin. Ekainaren 17tik irailaren 6ra bitartean, bosna eguneko ikastaroak eskainiko dituzte Bike Eskolan. Teknika XC, All Mountain edo Enduro bizikleta modalitate aukera egongo dela jakinarazi du OTXEk.

Izena emateko, ikastaroa izan baino astebete lehenagora arte izango da epea, baldin eta ikastaroko taldea ez den itxi (hamabi kidek osatuko dute).

OTXEren webgunean eman daiteke izena, eta joan nahi den astearen arabera aukera daiteke. Uda Bike Eskolari buruzko informazio gehiago bertan aurki daiteke.

Prezioak eta Ordutegiak:

  • Udalekuak: 45 euro astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara. Kanpilon teknika ikasi, irteera gidatuak egin eta ongi pasatzeko aukera.
  • Enduro astea: 60 euro maila altuko ikastaro espezifikoa. Modalitate horretan hobetu nahi duenarentzat, Enduro jaitsierak eskainiko dituzte, saltoak eta teknika hobetuz. Modalitatean lehiatzen hasi nahi duenari zuzendua dago. Astelehenetik ostiralera izango da, 9:30etatik 12:30etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.