'Remember my name' filma bihar, Landetxen
Elena Molinaren dokumentalak Melillara iritsi den gaztetxoen bizitza kontatzen du, NANA izeneko dantza-taldean parte hartzen dutenean.
Bihar osteguna da, Landetxeko auditorioa zinema-areto bilakatzen den eguna. Remember my name filma emango dute bihar, 19:30ean hasita.
Dokumentala da, Elena Molina zuzendutakoa. Melillan kokatzen da, eta hara iritsi diren gazte migratzaile batzuk dira protagonista. Dantza talde batean elkartzen direnekoa islatzen du Molinaren ikus-entzunezko piezak.
Sarrerak online eros daitezke, udalaren sarreren webgunean, 3 euroren truke.
Sinopsia
Marokotik Melillako hesia gurutzatu ondoren, Ihsen inoren kargura ez dauden adingabeentzako monjen harrera-zentroan sartu zen; Asia eta Mounia ere bertan bizi dira. Hamzak 18 urte betetzen ditu, eta mutilentzako zentroa utzi behar du. Guztiak bakarrik iritsi ziren Melillara, baina familia berri bat aurkitu dute: NANA dantza-taldea. Hilabete asko eman ondoren, konpainia talent show batean parte hartzeko aukeratzen dute, baina telebistako loa lumazo batetik aldentzen da Melilla berriz zapaltzean.