DJen mundua ezagutzeko aukera, larunbatean, Topalekuak antolatuta
DJ Landerrek tailerra emango du larunbat arratsaldean Landetxe plazako topagunean. Izena eman beharko da aldez aurretik.
Oiartzungo Topalekuak hilabete gutxi batzuk darama zabalik, baina bertako jarduera oparoa da. Bihar arratsaldean —ostirala, hilak 24—, eskumuturrak egiteko aukera izango dute.
Horrez gain, larunbaterako beste plan bat antolatu dute: DJen tailerra emango dute. DJ Landerrek gidatuko du Dantz Djing Masterclass izena jarri dion tailerra.
Topalekutik pixka bat urrundu, eta Landetxe kultur etxean izango da saioa, 17:30etik 19:30era. Aurretik eman beharko da izena, e-posta bidez harremanetan jarrita.