Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bretoieraren alde korri egin dute oiartzuarrek, Mendikute gogoan

Oiartzungo ordezkaritza batek Ar Redadegeko bi kilometro egin ditu. Ondoren, harrera egin diete Karaezeko udaletxean.

oiartzun redadeg 2024 Oiartzungo ordezkariak, Ar Redadegen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/24

Oiartzungo ordezkaritza bat —Joana Mendiburu alkatea buru— Bretainian da. Hilaren 17an hasi zen Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa, eta gaur goizean bi kilometro egin dituzte oiartzuarrek. Zehazki, 1.846 eta 1.847 kilometroak egin dituzte.

Oiartzunek Karaezekin duen senidetzea dela eta joan dira bertara. “Gure hizkuntzen defentsak ere senidetzen gaitu eta horregatik, lasterketan parte hartu dute gaur goizean Joana Mendiburu alkateak, Agustin Lekuona zinegotziak eta herriko beste eragileetako ordezkariek”, adierazi du Oiartzungo Udalak.

Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteko, Oarsoaldeko AEK-ko eta Haurtzaro Ikastolako ordezkariak ere joan dira bertara.

Mendikute gogoan

Euskal Herriko ordezkaritzari harrera egin diete Karaezeko herriko etxean. Joxe Mari Mendikute gogoan izan dute, Oiartzun-Karaez Senidetza Batzordeko lehendakari izan zena. 2022ko abenduan hil zen.

Bi udalerrien arteko senidetzearen omenez, bretainiarrek intxaurrondo bat eskatu zieten oiartzuarrei, Karaezen landatu eta Mendikuteren oroimena betikotzeko. Urte luzez egindako lana eskertu nahi dute modu horretan.

Bihar bukatuko da

Ar Redadeg pasa den ostiralean hasi zen Raz lurmuturrean, eta 2.222 kilometro osatu ondoren, bihar iritsiko da Montroulezeraino (Morlaix). Treuzkas! (Pasa ezazu!) leloa izan da antolatzaileek aurtengorako aukeratu dutena.

Korrikaren eredua jarraituz sortu zuten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.