Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Ategorrietako sarraskian hildakoak gogoratzeko lau konpromiso hartu ditu udalak

Gaur 93 urte bete dira Guardia Zibilak zazpi marinel eta arrantzale tiroz hil zituenetik. Lore eskaintza egin dute alderdi guztietako ordezkariek Trintxerpeko alkateordetzan. zorigaiztoko manifestazio hura abiatu zen lekuan.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/27

Gaur (hilak 27) 93 urte bete dira Ategorrietako sarraskitik. 1931ko maiatzaren 27an Guardia Zibilak itsasoko zazpi langile hil eta beste zenbait zauritu zituen. Hildakoen eta haien senideen “oroimena ohoratzeko eta gogoratzeko” ekitaldia egin dute gaur Trintxerpeko alkateordetzaren kanpoaldean, inguru hartatik abiatu baitzen langileen aldeko zorigaiztoko manifestazio hura. Bertan udalean ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariak izan dira, eta zenbait herritar ere gerturatu dira. Lore eskaintza egin dute aurki haien oroimena jasoko duen plakaren azpian.

Ordukoa gogoraraziz hasi dute gaurko omenaldia. Euren lan baldintzak hobetzeko martxa egin zuten orduan zientoka lagunek. Mobilizazio baketsua egin zutela gogorarazi du gaurkoan Teo Alberro alkateak. 2.000 langile inguru abiatu ziren Pasaiatik, “gure seme-alabentzako ogia eta lankideentzako askatasuna” eskatuz. Zaldi gainean zihoan polizia manifestarien kontra bortizki oldartu eta portuko hainbat marinel eta arrantzale hil zituen tiroz Donostiako Ategorrietako erlojuaren parean.

Gertatutakoa “oroitu” eta “biktimei aitortza egiteko” adierazpen instituzionala egin dute alderdi guztiek (hemen irakur daiteke osorik). Bide batez, honako lau konpromiso hartu ditu udal gobernuak:

  • Ategorrietan eraildako 7 manifestari pasaitarrak, haien familiak eta 1931ko maiatzaren 27ko manifestazioan zauritutako guztiak oroitu eta omentzen ditu.
  • Botere publikoek, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren printzipioei jarraikiz, Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 20/2022 Legearen eta Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legearen babesean, memoria historiko objektibo bat defendatu eta balioetsi behar dugu; eta eskubideen eta askatasunen defentsan borrokatu ziren eta hori egiteagatik ondorio pertsonalak jasan zituzten pertsona guztien aintzatespena sozialki partekatu behar dugu; gizarte berdinago eta bidezkoago bat defendatzeagatik kaltetu zirelako.
  • Pasaiako Udalak konpromisoa hartzen du, gertakari horien inguruko txostena osorik argitaratzeko euskaraz, galegoz eta gazteleraz. Hala badagokio, Pasaiako Sorginarri bildumaren ‘1931-1939  Zanpatuen Oroimena‘ liburuan jasotako informazioa osatzearren
  • 1931ko maiatzaren 27an izandako gertakarietan hildakoen oroimena ohoratzeko eta gogoratzeko asmoa adierazten du, egun hori dela-eta egiten diren ekimen instituzionaletan parte hartuz eta egiten diren ekimen sozialetara (martxak, lore eskaintzak…) herritar guztiak gonbidatuz, gertaera horiek ezagunak izan daitezen eta ahazte kolektiboan eror ez daitezen.

Jarraian gaurko omenaldian HITZAk ateratako zenbait irudi:

DSC00280
DSC00280
DSC00284
DSC00284
DSC00293
DSC00293
DSC00297
DSC00297
DSC00307
DSC00307
DSC00314
DSC00314
DSC00330
DSC00330
IMG_0886
IMG_0886

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.