Illumbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, larunbatean
Trintxerpeko parrokian izango da emanaldia, arratsaldez. Sarrera doakoa izango da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/05/foto-orkestra.jpg)
Larunbat honetan (ekainak 1) Pasaia Musikal eskolako Illumbe Orkestra Sinfonikoa zuzenean ikusteko aukera izango da. Trintxerpeko parrokian eskainiko dute kontzertua, 20:00etan. Honetan, askotariko obrak eskainiko dituzte: Chris Thomas, Walt Disney, Jurassic Park… Joseba Garmendiaren gidaritzapean ariko dira abeslariak.