Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Iparralde Hiribideko obrengatik, trafiko aldaketak

Astearte goizetik ostegun gauera bitarte Landetxeko bidegurutzea itxi egin beharko dute. Gurutzetik Arraguara, errail bakarrarekin.

iparralde etorbidea Landetxeko bidegurutzea itxita egongo da [Argazkia: Google Maps].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/27

Aldundia GI-2134 errepidean obrak egiten hasi zen hilabete hasieran, Arraguatik Elizalderako tartea zaharberritzeko. Elizaldeko zatia txukunduko dute aste honetan, udalak jakinarazi duenez.

Tarterik zailena da, lanketa sakona behar baita. Gainera, bidegurutze ugari daude. Horregatik, trafikoan eragina izango du.

Astearte goizetik ostegun gauera bitarte Landetxeko bidegurutzea itxi egin beharko dute, udalak gaineratu duenez, zoladura azpiko kapak konpontzeko. Gurutzetik Arraguarako bidea zabalik egongo da; errail bakarra egongo da irekita eta semaforoekin bideratuko da ibilgailuen martxa.

Hori bai, Iparralde Hiribidea irekita egongo den arren, ezingo da bertatik Rafael Pikabea hiribidera pasa. Hau da, Landetxeko bidegurutzean ezingo da Ugaldetxora jaisteko bidea hartu. 

Landetxeko aparkalekura sarrera ere baldintzatuko dute lan hauek, eta Rafael Pikabea Hiribidetik izango da sarrera-irteera bakarra.

Autobusean aldaketak

Garraio publikoan ere eragina izango da. Landetxeko bidegurutzea ixteak eragina izango du Xorrolaren eta Lurraldebusaren ibilbidean. Xorrolaren ohiko jarduna ez da asko aldatuko: Yon Oñatibiatik ezingo denez Arragua aldera joan, Xorrolaren plazako geltokia tokiz aldatuko dute eta Done Eztebe plazan egingo du geldialdia. Hortik, Donibane kaletik joango da Iparralde Hiribidera. Ordutegian ez da aldaketarik izango.

Eragina handiagoa izango da Lurraldebuseko lineetan. Asteartetik ostegunera (biak barne), E02 eta E04 autobusak Arraguatik Elizaldera joango dira zuzenean (larunbat gauetako E72 zerbitzuak egiten duen moduan). Mendinen eta Yon Oñatibia etorbideko 13 zenbakian ere geldituko da Lurraldebusa.

Rafael Pikabea kaleko geltokietan (Matteo, Isasti, Pikabene eta Pikabea 25) ez da geldituko eta kale honetako erabiltzaileek geltoki hauek erabili beharko dituzte: Ugaldetxo (Intxixu parekoa), Iparralde Etorbidea (biblioteka ondokoa), Mendin edo Yon Oñatibia 13. Talaiako geralekua ere ezabatuko da eta Mamut, Ariztegi edo Matteo geltokietara doazen bidaiariak autobusa Donostiarantz itzultzen denean jaitsi ahal izango dira.

Iparralde etorbidean, ezin aparkatu

Lanek eragin gehiago izango dute. Obra lanak egiteko, Iparralde Hiribideko aparkalekuak kendu dituzte astelehen goizetik aurrera, bide osoaren zoladura berrituko baitute. Ezin da kale horretan aparkatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.