Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzun, Gipuzkoako txapeldun areto futbolean

Lauburu Ibarra gainditu dute, eta Euskal Ligara igotzea lortu dute. Gizonen futbol taldeak garaipenarekin agur esan dio belar naturalari.

oiartzun ke gipuzkoako txapeldun Oiartzun KEk Gipuzkoako kopa lortu zuen larunbatean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/27

Liga erregularra irabazi zuten, eta asteburuan finala irabazi dute. Oiartzun Kirol Elkarteko areto futboleko taldea Gipuzkoako Lehen Mailako txapelduna da.

Oñatin jokatu zuten larunbatean, Zubikoa kiroldegian, eta partida bikain hasi zen oiartzuarrentzat: hiru gol lortu zituzten lehen hamar minutuetan. Ibartarren erreakzioa etorri zen ondoren, eta bi gol sartu zituzten.

Atsedenaldira markagailu estuarekin joan ziren, baina susto txiki bat besterik ez zen izan: beste bi gol sartu zituzten segituan, lasaitasuna eskuratzeko. Ez zen gol gehiago izan, eta txapeldun izan dira.

Txapeldun berriro. Izan ere, iaz ere liga irabazi zuten, baita kopa ere. Iaz ez bezala, aurten mailaz igotzea erabaki dute, eta Oiartzun datorren urtean Euskal Ligan arituko da. Erronka polita izango da.

Agurra, garaipenarekin

Larunbatean egun polita prestatu zuten Oiartzun Kirol Elkartekoek. Izan ere, Karla Lekuona egungo belar naturaleko zelaiko azkeneko partida jokatu zen. Ekitaldiak egin zituzten goiz-goizetik, eta dena ongi joan zen… baita partida ofizialaren emaitza ere.

oiartzun ke

Ugaldetxon belar naturala zapaldu duen azkeneko hamaikakoa.

Gizonen talde nagusiak garaipen batekin agur esan nahi izan zion, baita Ugaldetxora hurbildu zen zale mordoari ere. Ongi hasi zen bidea urratzen, joko onarekin hasi baitzuten partida. Atsedenaldira iritsi baino lehen sartu zuen gola Seinek, baina aukera asko huts egin zituzten.

Aldageletatik bueltatu eta hamar minutura Loperenak sartu zuen bigarren gola. Bergararrek aldea murriztu zuten, baina ez zuten ezer gehiagorako denborarik izan.

Bestalde, emakumeen hirugarren taldeak denboraldia bukatu zuen. Beti Gazteren bisita jaso zuten, eta 2-6 bukatu zen, lesakarren alde. Emakumezkoen Ohorezko Erregional maila azkeneko postuan bukatu dute oiartzuarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.