Enara Emazte Abesbatzak kontzertua eskainiko du Pasaian
Ostiralean izango da emanaldia, Donibaneko San Joan Bataiatzailearen Parrokian. Sarrera doakoa izango da.
Ostiral honetan (hilak 31) Baionako Enara Emazte Abesbatza zuzenean ikusteko aukera izango da Donibanen. Baiona izeneko kontzertua eskainiko dute, 20:00etatik aurrera. San Joan Bataiatzailearen Parrokian izango da emanaldia. Sarrera doakoa izango dela aurrera du Itsas Mendi Musika Taldeak.
