Hamalau ekoizlek girotuko dute HemenGuk-en azoka
Ekaineko lehenengo egunean izango da udari dagokion azoka. Askotariko produktu eta lanak eskuratu ahal izango dira.
Herriko hainbat ekoizle HemenGuk-en aterkipean batu ziren duela urte batzuk. Iniziatiba horren helburuetako bat hasieratik izan da azoka bana urtaro bakoitzean egitea.
Udari dagokiona pixka bat aurreratuko da, ekainaren lehenengo egunera arte. Horrela, datorren larunbat goizean, herriko hamalau ekoizle elkartuko dira Done Eztebe plazan, beraiek egindakoa erakutsi eta salgai jartzeko. 10:00etan jarriko dituzte postuak, eta hiru ordu eta erdiz izango dira bertan.
Honako artisau edota ekoizleak izango dira plazan, 13:30era arte:
- Aldako txakolina.
- Allende artelanak.
- Arraztalo barazkiak.
- Buena Vista artisautza.
- Elika kooperatiba.
- Gezamina elkartea ogia eta sagardoa.
- Kosta itsas egurrak.
- Kurtoskalacs gozo hungariarra.
- Larremotx gaztagintza.
- Lekungarai gazta.
- Oliparok artisau lanak.
- Papurrak ogia eta goxoak.
- Peluzahar arrautzak.
- Zituene pasta.