Eskuko txapelketan jarri beharko dira Herriartekorako itxaropenak
Gomazko paletan aritzen diren pilotariak txapelketatik kanpo geratu dira. Esku huskakoak asteburuan hasiko dira.
Herriartekoan erremintako modalitateetan aritzen diren oiartzuarrak txapelketetatik kanpo geratu dira. Aurreko astean larruzko paleta eta pala motzeko modalitateak barnebiltzen dituen txapelketakoak kanporatu zituzten, eta pasa den asteburuan gomazko paletakoak izan dira.
Haurtzaro Ikastolako frontoian jokatu zituzten itzuliko partidak, larunbat goizean, eta erronka zaila zuten oiartzuarrek, tanto askogatik galdu baitzuten Tolosan. Larunbatean, behintzat, binakako partidan nagusitu ziren oiartzuarrak. Horrela geratu ziren partidak:
- Banakakoa: Oiartzun (Aranburu) — Tolosa (Etxeberria): 0-20.
- Binakakoa: Oiartzun (Arzallus-Mitxelena) — Tolosa (Erleaga-Mendigain): 20-18.
- Banakakoa 7 koadrotara: Oiartzun (Belamendia) — Tolosa (Aldazabal): 18-20.
Eskukoa, asteburuan
Beste txapelketetan aukerarik gabe geratu ondoren, esku huskako txapelketa izango da garaikurra lortzeko aukera bakarra.
Iazko txapeldunak dira oiartzuarrak, eta horregatik hasiko dute hain berandu txapelketa. Hernani izango da beraien arerioa. Lehenengo partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte, eta ekainaren 9ko asteburuan izango dira Madalensorokoak.
Oiarpeko pilotariak arituko dira Herriartekoan. Klubekoek bere erritmoan jarraitzen dute, eta asteburuan hainbat partida jokatu dituzte. Hemen ikus daitezke emaitza guztiak.