Txinalkaren 'Ni Ibizara... ta zuek atzetik', igandean Landetxen
Herriko antzerki taldeko aktoreak, ohi bezala, oholtzara igoko dira ikasturte bukaerarekin batera. Sarrerak, 5 euroan salgai.
Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen 2023/24 ikasturteko programazioa bukaerara iristen ari da. Ohitura bilakatu den bezala, ekaineko emanaldia —gazte taldeenez gain— Txinalka herriko antzerki taldeak emango du.
Datorren igandean igoko dira Landetxeko auditorioko oholtzara, 19:00etan. Ni Ibizara… ta zuek atzetik antzezlana jokatuko dute herriko taldea osatzen duten zazpi aktoreek. Ikasturtean bezala, Lur Kortaren zuzendaritzapean arituko dira.
Usain udatiarra dario antzezlanak, eta iazko Las Palmeras hotela lanaren zatia izango da. Sarrerak salgai daude, 5 euroan, eta udalaren sarreren webgunea konpondu arte, Landetxeko txarteldegian erosi beharko dira. Hemen kontsulta daitezke ordutegiak.
Aktore-taldea
- Jesus Gonzalez Esteban.
- Margari Maritxalar Gelbentzu.
- Joxe Migel Lopez Arruabarrena.
- Amaia Ibarguren Nieto.
- Nati Gonzalez Agirre.
- Pili Arbelaitz Mitxelena.
- Maite Odriozola Urdanpilleta.
Zuzendaria
- Lur Korta Redin.