Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euren aldarrikapenak plenora eraman dituzte Eskalerillaseko bizilagunek

Atzoko plenoan Eskalerillaseko bizilagunak eta Oarasoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak izan ziren, euren egoera salatu eta etxebizitza aterabide bat exijitzeko.

Bizilagun batek hitza hartu zuen atzoko plenoan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/30

Kaleratu nahi dituzten Eskalerillaseko bizilagunak eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak atzoko plenoan izan ziren. Hitza hartu zuten bizilagunek, euren egoera salatu eta etxebizitza aterabide bat exijitzeko. Portuko Agintaritzak eraikina “modu ordenatu eta baketsuan uzteko” zazpi hilabeteko epea eman ziela jakinarazi zieten udaleko ordezkariei, salatu duten bezala, “gehienei inolako konpentsazio ekonomikorik edo bizitoki alternatibarik eskaini gabe”.

Azken hiletan etxegabetzearen kontra bildutako 2.000tik gora sinadurak ere entregatu zizkieten udal ordezkariei (joan den astean Portuko Agintaritzan erregistratu zituzten), udalaren aldetik “ezertxo ere ez egin ez dela” salatzearekin batera. “Pasaiako Portuko Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, zein udalak, bizilagunei egoeraren berri eman aurretik, egoeraren jakitun baziren ere, ez dute egoerari aterabiderik emateko asmorik erakutsi”, esan zuen bizilagun batek atzoko plenoan.

Egoera honen aurrean, aukera bakarra euren etxeak defendatzea eta bizilagun guztientzako benetako alternatiba baten alde borrokan jarraitzea dela adierazi zuen, eta larunbat honetan (ekainak 1) Trintxerpen egingo duten manifestaziora deitzeko probestu zuen atzoko interbentzioa. 12:00etan abiatuko da mobilizazioa, Gudarien plazatik.

Bizilagun honek aferaren hastapenetara jo zuen, eta orain arte egindako borrokaren ibilbidea azaldu zuen. Joan den urteko urrian hasi zuten borroka bertan bizi diren 12 familiek, orduan jarri ziren harremanetan bizilagunak sindikatuko kideekin. 2023ko abenduan jaso zuten abisu ofiziala: zazpi hilabetera etxeak “era baketsu eta ordenatuan” utzi behar zituztela esan zieten. “Trukean? Ezer ere ez. Euskal Herrian, non herritarrek bataz beste soldataren %54 bideratu behar duten etxearen alokairura. Ezer ez, inoizko prezio gorakadarik handienak ematen ari diren une honetan, etxebizitzaren prezioa barne noski. Ezer ez, euren pertenentzia eta bizi proiektua garatu duten herrian”, adierazi zuen bizilagunak, amorruz.

Etxegabetzearen arrazoira jo zuen gero: merkantziak garraiatzeko beste trenbide bat eraikiko duela Eusko Trenbide Sareak, besteak beste, “Algeposa enpresaren onurarako”, bizilagunek salatu dutenez. “Proiektu honek 7 milioi euro baino gehiagoko kostua du, 2023 urtean espainiar estatuan hazkunde ekonomiko handienetako bat eduki duen portu batean, enpresa pribatu batzuen interesak defendatzeko erraz asumitu daitekeen gastua. Portuarentzako lanean aritu diren guzti horiek guztiak ordea, guztiz ahaztu dira guzti honetan, beraientzako ez baitago tokirik portuaren eta herriaren aurpegi berritze honetan. Punta-puntako zentroa izango den Adinberri eta bobina erraldoia garraiatzeko trenbide berri bat milioiak tarteko dauden eta ustez interes komun eta ongizate orokorraren aldeko proiektu batean tokirik ez dutelako zaratarik egin gabe jateko eskatu zaie”, adierazi zuen.

Udalari etxegabetzearen kontrako jarrera har dezala eskatu zioten atzo eta hasieratik prozesu guztia “larritasun” batekin bizi dutela gogorarazi zieten udal ordezkariei. “Betidanik Pasaiako bizilagunak gara, eta onuren pastel guztia banatu arte ez gaituzte ezer jakinarazi. Udalaren aldetik ez zen ezer egin etxegabetzeen inguruan informatu gintuzten arte. Baina orain, gure etxeen alde borrokatzea erabaki dugula, orain ere ez dute ezer egin. Ez portuak, ez Jaurlaritzak, ez aldundiak, ezta ere udalak, ez gaituzte inolako alternatiba errealik eskaini. Honen aurrean zer egin dezakegu guk? Borrokatzea da dugun aukera bakarra”.

Erlazionatutako edukiaEskalerillasen Ekidako kide batzuk identifikatu dituztela salatu dutePasaiako 12 familien etxegabetzea salatzera deitu dute ekainaren 1eanZutik jarrai dezan, zutik borrokan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.