Herriartekoan eskuz Hernanin hasiko dira
Gaur ekingo dio iazko txapeldunak final-laurdenen faseari. 19:30ean hasiko dira hiru partidak, Hernaniren kantxan.
Pilotari oiartzuarrak, Gipuzkoako Herriartekoaren finalaren aurreko argazkiak. Oiartzun izan zen iaz Herriartekoaren esku huskako txapelketan jaun eta jabe, finala Azpeitiari irabazita. Horregatik, beranduago hasteko eskumena lortu zuten Oiarpekoek. Zuzenean final-laurdenetan sartuko dira, eta gaur hasiko da fase hori. Hernaniren kantxan jokatuko dituzte hiru partidak, 19:30ean hasita.
