Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Agustinak Zentroak eta Euskal Diseinuaren Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenaren helburua, diseinuaren sektorea profesionalizatu eta lehiakortasuna hobetu nahi dute, bide horretan Agustinak Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita.

Esti Susperregi Agustinak Zentroko zuzendari, Angelica Barco EIDEko lehendakaria, eta Aizpea Otaegi Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea hitzarmena sinatuta. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/02

Agustinak Zentroak kultura eta sormen industrietako eragile estrategikoekin lankidetza harremanak sendotzen jarraitzen du. Ekainaren hasieran Dantzaz elkartearekin lankidetza hitzarmena egin bazuen, orain EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin sinatu du. Aizpea Otaegi Mitxelena Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak eta Angelica Barco Fernandez EIDEren lehendakariak sinatu dute akordioa, eta horren bidez diseinuaren sektorea profesionalizatu eta lehiakortasuna hobetu nahi dute, bide horretan Agustinak Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita.

Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko ekintzak zabaldu nahi dituzte hitzarmenaren bidez diseinuaren esparruan, Oarsoaldeari eta Gipuzkoako ehunari balioa emateko. Lankidetzaren barruan hainbat jarduera egingo dituzte Agustinak Zentroan horretarako 2024an eta 2025ean, EIDEko bazkideen topaketa profesionalak egiteko eta zirkulartasunaren arteko harremana indartzeko. Horrekin batera, hainbat profesionalen arteko harremanak eta trukeak sustatuko dira, Aditu DEsign bezalako ekitaldiak barne. Topaketa horiek proiektuak praktikatzera, kontaktu sarea zabaltzera eta in company diseinatzaileei beren enpresetan berrikuntza eragile bihurtzen lagunduko dieten tresnak eta edukiak ematera bideratuak dira. Oarsoaldeko enpresekiko harremana eta topaketa ere sustatuko dira, halaber.

Hitzarmena “urrats garrantzitsutzat” jo dute, “diseinuaren sektorea profesionalizatzeko eta kultura eta sormen ekosistema indartzeko bidean”. Elkarlanerako konpromisoa hartu dute bi erakundeek, ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasuna hobetuko duen ingurunea sortzeko, eskualdearen eta lurraldearen garapen sozioekonomikoari laguntzeko.

Irabazi asmorik gabeko elkarte profesionala da EIDE. 1986an sortua Hego Euskal Herriko diseinu industrialaren, produktuaren, grafikoaren, digitalaren, espazioen, zerbitzuen eta diseinu estrategikoaren arloko profesionalak  eta enpresak biltzen ditu. Diseinua sustatzea du helburu behinena, enpresen berrikuntza eta lehiakortasunerako faktore estrategiko gisa, baita Hego Euskal Herriko  diseinuaren esparruan nazioarteko erreferentzia bihurtzeko ekarpena egitea ere.

Berriki inauguratutako Agustina Zentroak KSI Kultura eta Sormen sektorean espezializatutako gunea da, irekia eta dinamikoa. Helburua berriz, sektoreko proiektuekin, enpresekin eta eragileekin batera proiektua berriak sortu, saretu eta  elkarrekin haztea du. Ekintzailetza, garapen, eta sendotze programen bidez, ewta lanbide prestakuntza eta topaketen eskaintzarekin, hainbat baliabide jarri nahi ditu KSI sektorearen eskura haren lehiakortasuna hobetzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 281 lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean eta bat Hondarribian, indarkeria matxista egotzita

Zaldibiako Udalbatzak herriko eskola garraioa bermatu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.