"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Piano kontzertua antolatu du Andra Marik ostiralean

Musika Pedagogiako Nazioarteko Institutuko S' Art ikasleek egingo dute emanaldia.

Ostiralean izango da piano kontzertua.

Piano kontzertua antolatu du Andra Mari abesbatzak ostiralerako. Bere egoitzan izango da, eta gonbidatu bereziak izango ditu emanaldi horrek: Musika Pedagogiako Nazioarteko Institutuko —S’Art— Ikasleak.

Emanaldia musika talentu berrien lana sustatu eta bultzatzeko filosofiaren barruan txertatu du Andra Marik.

Musika emanaldian 18 ikaslek hartuko dute parte eta Johan Sebastian Bachen lanetatik hasita, Federico Monpoura arteko estilo guztietako obrak interpretatuko dituzte.

Kontzertua hilaren 5ean, ostiralarekin egingo dute, 17:30ean hasita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.