Antxoko HAZ bulegoak ez du zerbitzurik emango astelehenean
Zaindariaren festa dela eta, bulegoa itxiko dute hilaren 8an. Halere, Trintxerpekoa eta Donibanekoa zabalik izango dira.
Pasai Antxoko Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoa itxita izango da datorren astelehenean (hilak 8), zaindariaren jaia dela eta. Alternatiba gisa, Trintxerpe zein Donibaneko bulegoak zabalik izango direla jakinarazi du udalak. Hala, bi HAZ bulegoek ohiko ordutegian eskainiko dute zerbitzua: 8:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiago jasotzeko, 943 34 40 34 telefono zenbakira hots egin daiteke.