Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aparkalekuen araudiari ekarpenak egiteko epea, zabalik

Barrutikako saioak bukatutzat eman ditu udalak, eta orain, ekarpenak jasotzen hasiko da. Lau bilerak "irekiak eta aberasgarriak" izan direla dio.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/04

Pasaiako Udalak bukatutzat eman du Aparkalekuen Ordenantzaren lehen proposamenaren zirriborroa aurkezteko bilera erronda. Azken asteetan lau barrutietan bilera bana egin dute herritarrekin, orotara, 200dik gora lagunek parte hartu dute. Orain, araudi horri ekarpenak egiteko epea zabaldu dutela jakinarazi du udalak.

Saio hauetan araudiaren ildo orokorrak eta barruti bakoitzerako proposamen eta xehetasunak azaldu dizkiete pasaitarrei. Alkateordeek “oso positiboki” baloratu dituzte saioak, “irekiak eta aberasgarriak” izan baitira haien ustez: “Bertaratu den jende kopuru handiaz gain, hurbildu direnen parte hartze maila handia izan da, ekarpen asko jaso ditugu araudian txertatzeko”, Mikel Garcia Peñil zinegotziak.

Bilkura guztiak bukatuta, ekarpenak egiteko bidea zabaldu du udalak, hilaren 15era bitarte (astelehena da) bidal daitezke horiek.

Araudiaren irizpide nagusia “bertakoen aparkatzeko beharrak lehenestea” dela erantsi du Garciak, eta horren arabera “proposamen espezifikoak” egin dituztela barruti bakoitzerako. Udal gobernuak aurkeztutako zirriborroan lau aparkaleku mota ezarri dira: bertakoentzako eremuak, mistoak, salbuespenezkoa oinezkoentzako guneetan eta denbora mugatuko aparkalekuak.

Barruti bakoitzeko bizilagunei zonifikazio proposamenak egin dizkiete bilera hauetan, “aparkaleku mota bakoitza barruti bakoitzeko zein eremutan ezar litekeen hausnartzeko” asmoz. Proposamena guztiz irekiak direla zehaztu du Mugikortasun zinegotziak: “Hausnarketari eta ekarpen berriei ekiteko zirriborroak dira egin ditugunak. Asmoa da horien bidez proposamen eta ideia berriei atea zabaltzea, eta gure konpromisoa da horiek aztertu eta erantzun bat ematea”.

Bilera horietan eztabaidatu dituzten gaiak zein proposamenak lotura honetan kontsulta daitezke. Esteka horretan ere barruti bakoitzerako ekarpenak egiteko loturetara jo daiteke. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.