Heltako ikasleen margolanen erakusketa hasiko da gaur
Abuztuaren 9ra arte ikusi ahal izango dira ikasturtean zehar egindako lanak, Arizmendieneko areto balioaniztunean.
Oiartzungo Helduen Tailerretako (Helta) ikasleek ikasturtea bukatu dute, eta beraien lanak erakusteko garaia izaten da uda.
Gaurtik aurrera —hilak 10, asteazkena— ikusi ahal izango dira pintura eskoletan ikasten ari direnen lanak. Arizmendieneko areto balioaniztunean ikusi ahal izango dira.
Abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa.