Saguzarrak eta Aiako Harria ezagutzeko aukera, Listorretan
Uztailaren 19an saguzarrak ezagutzeko aukera izango da. Abuztuaren 15 eta 24an, aldiz, Aiako Harria ezagutzea izango da helburua.
Azken urteetan bezala, Errenteriako udalarekin batera programa berezia antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sareak Errenteriako Listorreta aisia gunean; hain zuzen, hiru udako abenturen berri aurkeztu dituzte.
Lehenengoa uztailaren 19an izango da, eta saguzarrak izango dira ekintza honetan protagonista. Aiako Harria inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Lander Olasagasti adituak ugaztun hegalari horien ezaugarriak azalduko ditu: orientazio sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa… Bertaratzen direnek, gainera, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean aplikazio bati esker. 21:00etan izango da ekintza eta sei euroko prezioa izango du (12 urtetik beherakoentzat, lau eurokoa). Jarduera euskaraz egingo da.
Hurrengo hitzorduak, aldiz, abuztuaren 15ean eta 24an izango dira, eta Aiako Harria natura parkea ezagutzea izango da helburua: Listorretatik hasita, parkearen altxorretako batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango da ibilaldi “motz” baten bidez. Jarduera hau gaztelaniaz izango da.
Hitzordu guztietan izena eman behar da nahitaez. Horretarako 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 zenbakietara deitu edo helbide honetara idatzi beharko da.