Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Festa euskaldunen erreferente eta ikur bilakatu dira

Bederatzi urte dira badiako uretatik jauzia egin zutela Trintxerpeko kale eta plazetara Korkoiburuek. Jaien atarian haiekin bildu da HITZA.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/12

Festak eztanda egingo du gaur arratsaldean Trintxerpen, karmenak hemen dira. Herritarrek aspalditik prest dituzte zapi urdinak eta arrantzale jantziak. 20:00etan botako dute suziria, baina aurretik ere izango da zerekin gozatu. Festa giroa suma daiteke barrutian. 

Urteko egun berezienen atarian Trintxerpeko Korkoiburuekin bildu da HITZA. Azken urteetan haien lana ezinbesteko bilakatu da jaiak, inauteriak, Euskararen Eguna eta abar luze bat antolatzeko. Bederatzi urte dira badiako uretatik jauzia egin zutela Trintxerpeko kaleetara Korkoiburuek. Hastapenak gogoratu ditu taldeko Ane Perezek: «Lau lagun bildu ginen poteoan. Ikusten genuen Trintxepren ez zegoela ia ezer gazteei zuzenduta, eta bereziki euskaraz. Hutsune hori betetzeko elkartu ginen», kontatu du. Poteo hartatik, pixkanaka, taldea osatzen joan ziren, eta 2015ean lehen bazkari herrikoia antolatu zuten. «Poteo eta bazkari batetik egitasmo handi bat etorri zen. Jende asko engantxatu zen». 

Hasiera batean «gazteak saretzeko» asmoa bazuten ere, hedatzen eta handitzen joan dira Korkoiburuak. Haur, gazte eta heldu. Denetik aurki daiteke taldean, eta haiek antolatzen dituzten ekitaldi eta ekintzetan. «Larunbateko bazkarian 200 bat lagun joango gara, haur, gazte eta heldu». 

Bederatzi urte hauetan herriari bira bat eman diotela aitortu du harro Perezek. «Jendeak asko parte hartzen du, beti galdezka ari dira ea zer egingo dugun, eta hori eskertzekoa da. Lehen ez zegoen euskarari lotutako horrelako giroa Trintxerpen. Gurekin badira euskaraz ez dakiten gurasoak, eta euskaraz ez jakin arren, hurbildu direnak eta esfortzu hori egiten ari direnak. Eta hori oso polita da», nabarmendu du. 

Taldekoak urte hauetan lortutakoarekin pozik eta harro direla dio Perezek: «Gogoz egiten dugun lana da, merezi duena». 

Trintxerperen ikur
Azken urteetako ia ospakizun eta aldarrikapen guztietan bezala, karmenetako hasieran ere Korkoiburuak presente izango dira, ordezkari paregabearekin. Korkoiburu buruhandia bertan izango da, haurren eta ez hain haurren gozamenerako. «Hasieran haurrek ez zuten ezagutzen, baina orain asko maite dute. Ikur bat bilakatzen ari da. Zerbait egin dugu, badakite hor gaudela», dio, hunkituta.

Erlazionatutako edukiaKarmengo Jaiak, lehertzear«Herriari ahalik eta gehien ematen saiatu naiz beti»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.