Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Karmengo Jaiak, lehertzear

Trintxerpetarrak festen zurrunbiloan sartuko dira ostiral honetan. Karmenetarako dena prest du jai batzordeak.

Iazko txupinazoko argazki bat.
Imanol Saiz
Pasaia
2024/07/09

Festen zurrunbiloan murgilduko dira ostiralean (hilak 12) trintxerpetarrak, festen lekukoa hartzeko prest eta irrikaz dira barrutiko bizilagunak. Ostiraletik datorren asteko asteartera bitarte (hilaren 12tik 16ra) festak eztanda egingo du, eta haur, gazte eta heldu guztiek zerekin gozatu izango dute aurtengo Karmengo Jaietan, ez da aspertzeko tarterik eta aitzakiarik izango. Trintxerpeko Jai Batzordeak dena prest du, hasi da atzera kontaketa.

Trintxerpeko alkateorde Iraitz Pazosek esan du “mimo handiz eta borondatezko lanari esker” osatu dutela aurtengo programa. “Bertakook zein bisitariek gozatzeko moduko programa da, gure herriko kaleak eta plazak alaitasunez, musikaz eta danbor soinuz beteko dituena”, esan du. Jaiak errespetuz gozatzeko deia luzatu diete trintxerpetarrei, “mezu garbia” bidali die: “aske izan nahi dugu, jaiak ondo pasatzeko eta gozatzeko direlako; izan emakume, pertsona arrazializatu edota LGBT+ kolektiboko kide. Ez dugu inolako erasorik onartuko”.

Egunerokoan lan boluntarioarekin “gure herria bizigarriagoa egiten duten” elkarteei eta norbanakoei eskerrak eman dizkie Pazosek: “Jai Batzordean bertan zein batzordetik kanpo egunero egiten duzuen lana miresgarria da, zuei esker Trintxerpe are hobea baita!”.

Azkenik, jaiez gozatzeko deia egin du, noski, zapi urdina jantzita: “alaitasunez eta jai giroz ospa ditzagun egunok, betiere, errespetuaren eta elkarbizitzaren eredu izanda”.

Beheko koadroan aurtengo Karmengo Jaietarako ondu duten egitarau osoa kontsulta dateke:

Egitaraua:

Ostirala, hilak 12:

  • 16:00: Haurrentzako jolasak eta merienda Azkueneko pistetan.
  • 17:30: Erraldoiak eta buruhandiak Illumbeko txistulariekin. Azkueneko pistetatik abiatuko dira, Gernika plazan bukatzeko.
  • 18:45: Omenduentzako luntxa.
  • 19:00: Haurren txupinazoa eta holly-jaia.
  • 19:15: Jaien aurkezpena alkateordetzan. Txupinerari, danborradetako omenduei eta egitarauaren azalaren egileari zapiak emateko ekitaldia, Illumbe otxoteak girotuta.
  • 20:00: Txupinazoa, bandera igoera eta kanpai iraulketa. Ondoren, gizonezkoen danborrada alkateordetzatik abiatuta.
  • 20:30: Txistorra jan-herrikoia, Batzokian.
  • 23:00: Comic Sans eta Dupla taldeen kontzertuak, Gudari plaza.
  • 2:00: Gorka Begui DJa Serafin Esnaola plazan.

Larunbata, hilak 13:

  • 9:00: Hockey txapelketa Azkueneko pistetan.
  • 10:30: Haurren, gazteen eta helduen toka eta bote txapelketa.
  • 12:00: Haur danborrada Gudarien plazatik abiatuta.
  • 12:00: Herri kirolak Gernika plazan.
  • 14:30: Herri bazkaria Gudari plazan. Ondoren, bingo musikatua.
  • 17:00: Kuadrillentzako jolasak Aranederreko pistetan.
  • 17:30: Azkueneko danborrada, Ulia etorbidetik abiatuta.
  • 18:00: Puzgarriak Gernika plazan.
  • 18:30: Sardina-jana azoka ondoan.
  • 18:30: Tardeoa Epsilon taldearekin Serafin Esnaola plazan.
  • 19:00: Karmengo Amaren hirurrena. Herriko haur eta gazteen aldeko meza Parrokiako abesbatzarekin, Karmengo Amaren elizan.
  • 20:00: Elektrokela elektrotxaranga Correosetik abiatuta.
  • 20:30: Familia danborrada Serafin Esnaolatik abiatuta.
  • 22:00: Rap kontzertuak Serafin Esnaola plazan.
  • 00:00: DJ Itzalpeko eta DJ Esam.

Igandea, hilak 14:

  • 6:30: Diana Gudarien plazatik abiatuta.
  • 9:25: III. Karmengo Amaren Herri Lasterketa egingo dute. 9:25ean handbike-ak aterako dira. 9:30ean helduen lasterketa eta 10:30ean, berriz, haurrena.
  • 11:30: Haur jolasak Azkuenen.
  • 12:00: Karmengo Amaren hirurrena. Marinelei eta arrantzaleei eskainitako meza, parrokiako abesbatzarekin, Karmengo Amaren elizan.
  • 12:30: Lau konpartsetako erraldoiekin argazkiak ateratzeko aukera izango da Gernika plazan.
  • 12:30: Illumbe Bandaren kontzertu ibiltaria.
  • 12:30: Arando Txiki abesbatza Serafin Esnaola plazan.
  • 14:00: Bazkari herrikoia Azkuenen. Ondoren, DJa.
  • 16:30: Erraldoien topaketa azokaren aurrean.
  • 18:00: Emakumeen danborrada.
  • 19:30: Son salsa kontzertua Gudari plazan.
  • 23:30: DJ Beni eta Torras.

Astelehena, hilak 15:

  • 12:00: Patata tortilla lehiaketa Azkuene parkean.
  • 12:30:Patata tortilla lehiaketaren sari banaketa eta dastaketa.
  • 17:00: Trintxerpeko elkarteen azoka solidarioa.
  • 17:30: Haurrentzako tailerrak.
  • 19:00: Umeentzako antzerkia: Ametsen mundua.
  • 19:00: Ttipikareki erromeria gidatua, Serafin Esnaola plazatik abiatuta.
  • 19:00: Karmengo Amaren hirurrena. Karmengo kofradiaren meza, parrokiako abesbatzarekin, Karmengo Amaren elizan.
  • 23:00: La Jodederaren kontzertua.
  • 23:00: Karaokea.

Asteartea, hilak 16 (Karmengo Amaren Eguna):

  • 11:30: Puzgarriak Serafin Esnaola plazan.
  • 12:00: Garagunekoekin tailerrak Serafin Esnaola plazan.
  • 12:00: Karmengo Amaren omenezko meza nagusia, parrokiako abesbatzarekin.
  • 17:00: Marinelen danborrada, elizatik abiatuta.
  • 17:00: Aurpegiak margotzea Gudarien plaza.
  • 18:00: Erraldoiak eta buruhandiak Illumbeko txistulariekin, azokatik abiatuta.
  • 18:30: Adinkideren errezitaldia Serafin Esnaola plazan.
  • 19:00: Haur pertsonaien ikuskizuna Gudarien plazan.
  • 22:00: Zezensuzkoa Gernika plazan, jaiei bukaera emateko.
Erlazionatutako edukia“Jaiak askatasunez eta errespetuz gozatzea ez da soilik desio bat, eskubide bat ere bada”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.