Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Maribel Alvarez de Arcaya, txupinera

«Herriari ahalik eta gehien ematen saiatu naiz beti»

Saltsa guztietan ibilitakoa da Alvarez de Arcaya, baita hainbat borrokatan ere. Mugikortasun zailtasunak izan arren, Trintxerpeko sare aktiboaren parte garrantzitsu izaten jarraitzen du, eta herriak aitortza egin nahi izan dio.

Maribel Alvarez de Arcaya Andueza.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/12

Jai batzordean, danborradan, musika eskolan, AEKn… Saltsa guztietan ibilitakoa da Alvarez de Arcaya, baita hainbat borrokatan ere. Mugikortasun zailtasunak izan arren, Trintxerpeko sare aktiboaren parte garrantzitsu izaten jarraitzen du, eta herriak aitortza egin nahi izan dio. «Ahal duen neurrian, ahal duen bakoitzean hor dago. Ahal duenean zutik eta ezin duenean karrotxoarekin. Baina beti hor dago», azaldu du Jai Batzordeak.

Nola jaso duzu herriak egin nahi dizun aitortza?
Oso-oso pozik eta harro. Ohore handia da niretzako, oso handia. Eta urduritasuna baino, ardura sentitzen dut. Gaixotasun bat daukat, eta honek daukan gauza txarrenetakoa nekea sentitzea da. Saltsa guztietan egote horrek asko nekatzen du, eta ez dakit gai izango naizen ekintza eta ekitaldi guztietara iristeko, hori gustatuko litzaidake. Irrikaz nago. 

Jai Batzordekoen arabera herriko sare aktiboaren parte garrantzitsu zara. Saltsa guztietan ibilitakoa zara.
Saltsa guztietan ibili naiz, bai. Dantzaria izan nintzen, zuzendari bezala bukatu nuen, AEkn ere sartu nintzen, kanpamenduan, danborradan, Inudeetan, Jai Batzordean… 

Nondik atera duzu denbora, bada?
Nire senarra eta semeari esker. Etxeko gauzak banatu ditugu [barrez]. Eta semea ni baino saltseroagoa atera da! Odolean daramat eta hori pasa diot. Nire ama eta aita ere oso saltseroak ziren, haiengandik datorkit hori. Nire anaia ere saltsa guztietan ibilitakoa da. Izatekotan eta norbaitekin ateratzekotan nire anaiarekin atera beharko nuke txupina botatzera. Behetik ikusiko nau, danborradatik. 

Balkoira igotzeko gogoz?
Bai, oso berezia izango da. 2008an jaietako dama bezala atera nintzen, karrozaren goian egon nintzen. Urte horretan oso maitatuta sentitu nintzen. Eta esaten nuen: «Ez dut horrelako momentu berezi bat sekula biziko berriro». Eta begira, aurten berriro tokatu zait! Ostiralerako irrikaz nago [elkarrizketa hau asteartean egin zen].

Norekin gogoratuko zara gaurko txupinazoan?
Familiarekin, gertu daudenekin. Eta baita hainbeste gauza transmititu zizkidaten nire gurasoekin ere. Nire senarrarekin ere beti hor egoteagatik, eta nola ez, semearekin. Itzultzeko gogoz nago. Polita izango zen semea txupinazoan egotea, baina ezin da. Australiatik jarraituko du, bideoak eta argazkiak bidaltzeko eskatzen ari zait.

Bizitza oso bat eman duzu Trintxerpen. Zer eman diozu herriari eta zer eman dizu herriak zuri?
Herriari ahalik eta gehien ematen saiatu naiz. Hemen atzean [Gudarien plazako dorrea seinalatuz] jaio nintzen, eta ez naiz Trintxerpetik mugitu. Beti erronka batzuk izan ditut. Batetik, inklusioaren alde borrokatu dut, gazte, migrante edota baliabide gutxien dituztenenei laguntzeko. Beti laguntzeko prest egon naiz, eta beti berdintasunaren alde. Oso tolerantea naizela esaten didate, berdin zaidala nor dudan nire alboan. Kultura, dantza, musika… horri garrantzia handia eman diot beti, eta nola ez, euskarari, hori izan da nire borroka nagusietako bat.

Eta Trintxerpek niri, bizitzeko leku atsegingarri eta baketsu bat eman dit. Eta nahiz eta herri erdalduna izan, ikusi dut urtez urte aldatzen ari dela egoera, eta gero eta gehiagok maite dutela euskara. Niri bost axola albokoak euskaraz badakien edo ez, ongi edo gaizki ari den. Auzoa egin behar da, herria egin behar da, eta Trintxerpen hori egin dugu, herritarrek egin dute hori.

Erlazionatutako edukiaKarmengo Jaiak, lehertzearFesta euskaldunen erreferente eta ikur bilakatu dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.