Ikasturtea amaitzeko, Murillo de Gallego eta Saloura irteera
Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuetako 50 haur joan dira ikasturte amaierako irteera horretara.
Aurtengo ikasturtea “oso emankorra” izan da Pasaiako hiru gaztelekuetan, zehazki Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedrokoan. 2023/24 ikasturtean 150 bazkide iraunkor izan dituzte, eta bederatzi hezitzailerekin sozializazioa, parte hartze aktiboa, inklusioa eta hezkidetza landu dituzte. Gainera, azpimarratu dute jarduera guztiak euskaraz egin dituztela.
Ikasturtea amaitzeko, beste jarduera batzuen artean, abenturazko bidaia antolatu dute. 50 gazte joan dira bidai horretara, eta bi egonaldi egin dituzte; bata Murillo de Gallegon, eta bestea Saloun. Lehen egonaldian raftinga eta paintballa egin dituzte, eta, bigarrenean, aldiz, Port Aventura, Aquaparka eta Nautik parkea bisitatu dituzte. Horrela diote hezitzaileek: “Oso elkarbizitza polita izan dute, egun ederrak pasa dituzte inongo arazori gabe, eta barruti guztietako gaztetxoak elkartu dira”.

