Santio jaien ondorioz, trafiko aldaketak Donibanen
Uztailaren 22tik abuztuaren 1era izango dira aldaketak. Donibane kalea itxita egongo da egunero, baina aldaketa gehiago ere egongo dira.
Santio jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan Donibanen, eta egun horietan antolatutako jardueren ondorioz zenbait trafiko aldaketa izango dira uztailaren 22tik abuztuaren 1era.
Bizkaia plaza, esaterako, bertakoentzako aparkalekua izango da; beraz, kanpokoek ezingo dute bertan aparkatu.
Bestalde, uztailaren 24an Meipiko biribilgunetik aurrera bidea moztu egingo dute, eta hurrengo egunean, uztailaren 25ean, Gaztelutxoko igoeran ere hainbat kale moztuko dituzte 10:30etik 12:00etara. Halaber, uztailaren 28an 13:30etik 16:00etara ere Lezobidea ere kalea moztu egingo dute.
Horretaz gain, uztailaren 24, 25, 26, 27, 28, 30 eta 31n Donibane kalea itxita egongo da egun osoan, eta Santiago plaza kotxerik gabe egon beharko da.