Sanpedroetako VII argazki lehiaketa egin dute

Herritarrek lehiaketara aurkeztu dituzten argazki guztiak Antxeta elkartean ikusteko aukera dago; baita bozkatzeko ere.

Azken urteetan bezala, San Pedroko festen harira argazki lehiaketa egin dute, eta zazpigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Antolatzaileek jakinarazi dute herritarrek lehiaketara aurkeztu dituzten argazki guztiak Antxeta elkartean ikusteko aukera dagoela, eta gainera, gogokoenak bozkatzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Saridunen berri San Pedro Txikietan (irailaren bukaeran izango dira) emango dute. Herri bozketan irabazle izango diren argazkiak 2025ko festa nagusien irudi izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.