'Aupa Etxebeste!' filma gehitu dute Zinema Kalean egitasmora

Egitasmoaren arrakasta eta interesa ikusita, San Pedroko Trapaia taldeko gazteek ere emanaldia antolatu dute abuztuaren 30erako.

Pasa den astean eman zioten hasiera Zinema Kalean egitasmoari, eta Erlauntza filma ikusi zuten Antxon. Bokalek herriko gazte taldeekin duen elkargunetik jaio da egitasmoa, eta iazko arrakasta ikusirik berriro antolatzea erabaki dute gazteek. Helburua, hain zuzen, Pasaiako gazteen artean aisialdi euskalduna sustatzea da.

Orain, Antxoko Papineko Gazteriak, Topaguneak eta Pasai Donibaneko erreka gazte taldeez gain, San Pedroko Trapaia taldeko gazteek ere beren barrutian Aupa Etxebeste! filmaren emanaldia antolatu dute.

 Gauzak horrela, hau da 2024ko Zinema Kalean egitasmorako egitaraua:

  • Karpeta urdinak. Abuztuaren 9an, 22:00ean, Donibaneko Santiago plazan.
  • Nora. Abuztuaren 22an, 22:00ean, Antxoko Biteri plazan.
  • Aupa Etxebeste!. Abuztuaren 30ean, 22:00etan, San Pedroko Proisan.
  • Bidasoa. Irailaren 19an, 22:00ean, Antxoko Biteri plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.