Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Artaso elkartea, mende erdiz auzolanean

Orain dela 50 urte sortu zuten Artaso elkartea, Karrikan. Herriari eman dioten guztiak aitortza jaso du, jai batzordeak txupina botatzeko ardura esleitu baitio.

artaso 50 urte Artaso elkarteko kide batzuk, auzolanean altxatako elkartearen parean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/07/26

Artaso elkartean lanpetuta egoten dira uztailean. Auzoko festak zein xanistebanetako ekitaldiak prestatzen aritzen dira, herriko festetan presentzia handia baitute. Aurten beraiei esleitu diete txupina botatzeko ohorea, 50 urte bete baitira elkartea sortu zenetik. «Estatutuak osatu zirenetik 50 urte», zehaztu du Jose Ignacio Berasarte Rubio-k, «lanak lehenago hasi zirelako, nire izen bera zuen Lezoko abokatu batekin». Berarekin batera daude Juan Joxe Mitxelena lehendakaria, Joxe Leonet eta Pili Arbelaitz; laurek jarraitzen dute hasieratik, Mari Jose Belokirekin batera. Pako Mitxelenak osatzen du boskotea. Leonetek gogorarazi duenez, auzoan bazegoen mugimendu kultural bat, dantza talde eta guzti; aterpe baten beharra sentitu zuten gazteek. «Hau lintzura bat zen», gogorarazi du elkarteko egungo presidenteak. «Goitik beherako auzolan» gisa definitu du Artasorena: «Basoa botatzeko edo pareta altxatzeko, batetik edo bestetik agertzen zen jendea».

Poliki joan ziren, olentzeroetan, santagedatan edo urtezaharretan bildutako diru pizarrekin; biltzen zutena «hondar eta porlanean» gastatzen zuten. Zimentazio lanak egiteko Arraskuko idi-parea erabiltzen zuten, harriak eramateko, Leoneten aitak siesta egiten omen zuenean jaitsitakoak. Larraldapako Guillermoren laguntza ere gogorarazi dute, elkartearen egoitzaren oinarria egiterakoan.

Aroxkeneko Maritxu Gaztelumendik jarri zuen «asteburutan» eraiki zen lokalaren lehen harria. Pixkanaka, indarra hartzen hasi zen Artaso elkartea. «Auzoan ikusten zuten bazegoela mugimendua. Behin formalizatuta, auzoko familiek bat egin zuten; ez da etxerik egon bazkiderik eduki ez duenik», esan du Leonetek. Elkartean zebiltzan gazteen amen babesa jaso zutela nabarmendu nahi izan du elkarteko presidenteak. «Gero, auzo guztiak sinistu zuen izango zela erreferente berria; lehen bi taberna bazeuden, eta pixkanaka hona etortzen hasi ziren baserrietatik eta», jarraitu du Mitxelenak.

Artasoren egoitza handitzen joan zen, eta frontoia egitea hausnartu zuten batzarrean. Baiezkoa atera zen, eta negoziazioetan hasi ziren. Pilotalekua bukatuta, gainontzeko metroak betetzeko probalekua eraiki zuten. «Zenbat barrikote antolatu genituen dirua lortzeko… Sagardotegi batean baino barrika gehiago genituen momentu batean. Auzolan baten indarra da, atzean 10-20 lagun badituzu laguntzeko, errazago joaten da», esan du Mitxelenak. Kirol gunea bukatzerakoan, auzoko festen epizentroa elkarte ingurura mugitu zen; bukatu ziren botilak Karrikaxabaleraino karretilan eramateko garaiak.

Lana eta transmisioa

Artasok urtean ekitaldi asko egiten ditu. Xanistebanetan, sokatira txapelketa, tiratzaileei afaria eskaintzea edo zimitiyoko txosnan egiten duten txanda. Sokatira probaren ondorengo —aurtengoa, 36. ekitaldia— afariaren osteko momentua gustuko dute Artasokoek, herriko auzo guztietako 120 bat tiratzaile parranda egitera elkarrekin joaten direnean, lagun giroan.

Elkartasun Barrikotea, auzoko Olentzero eta beste hainbat ekitaldi ere antolatzen jarraitzen dute. «Transmisioa egon da, eta horrek gauzak aurrera ateratzea lagundu du. Poza ematen du guk sortu genuenak ondorena baduela. 50 urteren ondoren, garai zailetan, hemen gaude», esan du Artasoko lehendakariak.

Txupina botatzeko ardura jasotzeari dagokionez, uste dute haiei eman dietela «ohore» hori herrian parte hartu dutelako, herriari «eman» diotelako. «Eskuzabalak izan gara. Gure aldetik hitz egitea erraza da, baina erantzun dugun auzoa garela uste dugu», gaineratu du. Belaunaldi berrietan pentsamolde aldaketa eman dela uste duten arren, Artason ziurtatuta dute, egun, transmisio hori. Suziria norbaitek bota behar duela eta, ardura egungo zuzendaritzako kideen artean banatuko dute. Emakume eta gizon batek botako dute lehenengo suziria. Artason parekidetasuna «hasieratik» izan dute argi. «Oraindik eztabaida sortzen duen gaia da beste elkarte batzuetan. Guk gaindituta dugu hasieratik. Emakume eta gizonak berdinak garela argi dago. Garai haietarako, gauza handia da», esan du Pako Mitxelenak.

Xanistebanak atzean utzita, karrikatarrentzat ez da festa giroa bukatuko. Aurten auzoko festen data nabarmen aurreratu dute: abuztuaren 9an hasiko dira. Horretarako errezeta ere eman dute: auzolana, transmisioa eta lan boluntarioa egiteko dagoen jendea. Artasoren lehenengo mende erdian gertatu den bezala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.