Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egitaraua morez azpimarratzen denean

Oiartzungo Feministen Asanbladak egitarau feminista antolatu du xanistebanetarako. Bost zita jarri dituzte, baina egunik potenteena abuztuaren 4koa izango da.

bazkari feminista 2023 xanistebanak Abuztuaren 4an izango da bazkari begano feminista.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/07/26

Oiartzungo Feministen Asanbladak prest du xanistebanetako egitarau propioa. Azken urteetan bezala, ekitaldiak antolatu dituzte, ikuspegi feministarekin. Bost antolatu dituzte, hiru egunean banatuta, eta, ohi bezala, egunik indartsuena abuztuaren 4koa izango da. Xanistebanetako igandea, beraz, gorriz markatuta egon beharrean morez azpimarratuta egongo da egutegian.

Lehenengo zita xanistebanak hasi baino ordu erdi lehenago jarri dute. Suziria bota baino lehen, 18:30ean, elkartuko dira. Azken urteetan bezala, agerraldia antolatu dute herriko plaza nagusian, argi uzteko feministak prest daudela festarako, baina baita ere guztien gozagarri izateko, inolako eraso edo bestelako jarrera matxistarik gabe. 

Xanistebanen erdialdean geratzen den eguna izango da tonalitate moreena izango duena, ekitaldiei dagokienez. Egun horretarako dei egin diete Oiartzungo feministei elkarrekin bazkaltzera, orduan izango baita Bazkari Begano Feminista. 14:30ean hasiko dira jaten, Zimitiyoko txosnan. Sarrerak salgai daude, Garmendi txokolategian. Bazkarira joateko txartel arruntak 15 euroko prezioa izango du, eta 12 eurokoa langabe eta adingabeena. Menua beganoa izango da, aurreko urteetan bezala, bi aldarrikapenek —feminismoak eta antiespezismoak— eskua elkarri emango diote xanistebanetako bazkari horretan. Toki berean, platerek kartoiei toki egingo diete mahaietan;, Bingo Drag Musikala antolatu dute sabela bete ondorenerako. 17:00etan hasiko da. 

Zortea alde dutenek lerroak osatu ondoren, drag ikuskizun baterako txanda izango da. Madalensorora jaitsiko dira, txosnak jarriko dituzten tokira. 19:00etatik aurrera, hain boladan dagoen bikotearekin gozatzeko aukera izango dute: Albina Stardust eta Divina Comedia igoko dira txosnaguneko oholtzara.

Egitarauko azkeneko ekitaldia azken egunerako utzi dute. Oiartzungo Feministen Asanbladaren ildoa da, xanistebanetarako planak antolatzerakoan, eguneko ekitaldiei indar gehiago ematea, programazio orokorreko ekitaldi gehienak gau partean egitera jartzen baitute fokua. Xanistebanak bukatu baino ordu batzuk lehenago, Afrika Bibang kantari bizkaitarrak kontzertua eskainiko du. 19:00etan hasiko da, txosnagunean.

Protokoloa, zehaztuta

Herriko mugimendu feministak, beste behin, txosna jarriko du Madalensoroko plaza librean. Horrez gain, jakinarazi dute antolatu dituzten ekitaldiak irisgarriak izango direla, eta esertzeko aulkiak izango direla, behar duenarentzako.

Bestalde, Fermiñenen arreta eta informazio gunea izango da. Gainera, eraso matxisten aurkako protokoloa landu dute. Bost urrats ditu. Lehenaren arabera, emakumea lagundu behar da, leku lasai batera eramanez eta emakumea bakarrik utzi gabe; konfiantzazko norbait bilatzen saiatu behar da.

Ondoren, laguntzarik behar duen galdetu behar zaio. Erasotua izan bada, mediku arreta behar duen galdetu behar zaio, edo gertaera salatu nahi duen. Emakumearen denborak edo erabakiak errespetatu behar dira beti, eta enpatia eta laguntza eskaini behar zaizkio. Bera erantzulea ez dela berretsi behar zaio, eta ez dagoela eraso bat justifikatzen duen ezer. 

Protokoloak ere zehazten du zer egin behar den erasoa jaso duenak arreta medikua jaso behar baldin badu, edota salaketa jartzea erabakitzen badu. Udaltzaingoaren, tratu txarrak jaso dituzten emakumeei arreta ematen dieten telefono zerbitzuaren edo gizarte zerbitzuen telefonoak jaso ditu protokoloak (PDF honetan ikus daiteke protokoloa osorik). Mugimendu feministaren txosnara hurbil daitezkeela jakinarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.