Elorsoro kiroldegia bi astez itxiko dute
Mantenu lanak egiteko itxiko dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, abuztuaren 5etik 18ra. Hilaren 3an ere, Xanisteban egunean, itxita egongo da.
Bi astez, hilaren 5etik 18ra, erabiltzaileei itxita egongo da Oiartzungo Elorsoro kiroldegia. Tarte horretan mantenu lanak egingo dituzte; zehazki, konponketak eta berritze lanak. Aldi berean, hilaren 3an ere (Xanisteban egunean) itxita egongo da zerbitzua. Lanak bukatuta, hilaren 19an zabalduko dituzte ateak.
Bi aste horietan, KirolTxartela Mugiment sareari esker Elorsoroko bazkideek inguruko herrietako kirol instalazioak erabili ahal izango dituztela gogorarazi du Oiartzungo Udalak. Aplikazioan bertan edo webgunearen bidez kontsultatu daitezke herri eta zerbitzu guztiak.
Udako igerilekua, berriz, irekita egongo da abuztu osoan hilaren 3an izan ezik. Ordutegia honakoa: 11:00etatik 20:00etara.