Hilaren 4an izango da Xanistebanetako urteroko txirrindularien hitzordua, 10:00etan hasita. Ibilbidearen 116 kilometrotan, 11 aldiz zeharkatuko dute herriaren bihotza.
Uztailaren 30ean Donibaneko Santiago plazan San Juan eta San Pedroren arteko desafioa burutu zuten. Ikusteko aukerarik izan ez? Bideo laburpena prestatu du Hitzak.
Uztailaren 30ean hil zen ohorezko euskaltzain oiartzuarra. Bere ibilbide profesionala UZEIn egin zuen nagusiki, baina nabarmentzekoak dira Euskaltzaindiaren Hiztegiari eta Hiztegi Batuari egindako ekarpenak.
Elizalde erdiguneko kaleetako bizilagunek adi egon beharko dute datozen egunetan. Jaiak iraun bitartean hondakinak goizez jasoko dituzte eta trafiko aldaketak iragarri dituzte.
Mantenu lanak egiteko itxiko dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, abuztuaren 5etik 18ra. Hilaren 3an ere, Xanisteban egunean, itxita egongo da.
Biarritzen sortutako dantza saio irekien jaialdia da, eta Herriko Plazara iritsiko da irailaren 7an. Dantzagunea ordezkatzeko bi pieza hautatuko dituzte.
Herritik eta herriarentzako sortutako elkarte xumea da Hibaika, horregatik, denboraldi berriari begira, herriko zaletu, iragarle, saltoki eta bestelako kolektiboen babesa eskatu du. Aldi berean, herriko gazteak arrauna probatzera gonbidatu dituzte.
Salamancako Pedrosillo de los Airesen jaio zen 1924an. Hamaika anai arrebetatik hirugarrena da Mateos.