Hondakin bilketan eta trafikoan aldaketak egongo dira Xanistebanetan
Elizalde erdiguneko kaleetako bizilagunek adi egon beharko dute datozen egunetan. Jaiak iraun bitartean hondakinak goizez jasoko dituzte eta trafiko aldaketak iragarri dituzte.
Xanistebanak heltzear dira eta horien bitartean herriko zenbait kaleetan trafiko aldaketak gertatuko dira: Jai eremuan oinezkoen joan-etorriak errazteko eta segurtasuna bermatzeko Manuel Lekuona etorbidea ibilgailuentzat itxita egongo da; hau da, Elizalde ikastetxetik Doneztebe plazaraino doan kalea. Hiribide horretan edo Yon Oñatibia kalean garajea duten bizilagunek Rafael Pikabea kaletik sartu beharko dute. Horretarako udaltzainei baimena eskatu beharko diete.
Hondakinen bilketari dagokionez, Elizalde erdiguneko kaleetan ordutegi aldaketa izango da. Hondakinak gauez bildu beharrean, hilaren 2tik 6ra goizez bilduko dituzte. Bizilagunek goizeko 08:00etatik 09:00etara izango dute etxeko zaborrak zinkilikatzeko zutabeetan uzteko tartea. Bilketa 09:00etan hasiko dute.
Ordutegi aldaketak hurrengo kale hauei eragingo die: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka, Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10), Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria.
Atera beharreko hondakina eta ordutegia
Abuztuak 3, larunbata, goizez (08:00-09:00): organikoa.
Abuztuak 4, igandea, goizez (08:00-09:00): errefuxa.
Abuztuak 5, astelehena, goizez (08:00-09:00): organikoa.
Abuztuak 6, asteartea, goizez (08:00-09:00): ontzi arinak.
Abuztuak 7, asteazkena, goizez (08:00-09:00): papera eta kartoia. Gauez (20:00-22:00), organikoa.